Albistea entzun

Ikastolek kezka agertu dute planifikazioak izan ditzakeen ondorioekin

2022-2023ko ikasturterako ezartzen ari diren irizpideak mantenduz gero, lerro bateko hainbat ikastola desagertzeko zorian ikusten ditu
Tolosako Laskorain ikastolako irudi bat.
Tolosako Laskorain ikastolako irudi bat. JON URBE / FOKU Tamaina handiagoan ikusi

Nagore Arin -

2022ko uztailak 19

Kezkatuta, baina elkarrizketarako eskua luzatuta. Ikastolen Elkartetik atzo zabaldutako oharrak jarrera hori agertu du 2022-2023ko ikasturterako eskola planifikazioa dela-eta, Eusko Jaurlaritzatik iritsi diren irizpideen inguruan. «2022-2023ko ikasturterako ezartzen ari diren irizpideak mantenduz gero, lerro bateko hainbat ikastola desagertzeko zorian ikusten ditugu, eta, horregatik, ez zaigu gustatu gaia arautzen duen agindua», adierazi dute. Egoera bideratzeko denbora dagoela uste dute, eta jardun horretan jarraituko dutela, elkarrizketa horiek egiten eta bideratzen.

Azken egunotan «hainbat hedabidetan eta sare sozialetan» sare itunduari buruz egin diren hainbat adierazpen ere argitu nahi izan ditu Ikastolen Elkarteak. «Nahasten» ari diren bi kontzeptu argitu nahi izan dituzte. Hurrengo sei ikasturtetarako ikasgelen plangintza dekretu baten bidez arautzen dena, batetik; eta 2022-2023ko ikasturterako ikasgela guztiak ituntzeko irizpideak —agindu baten bidez arautzen dena—, bestetik. Esan dutenez, haiek 2022-2023ko ikasturterako ikasgela guztiak ituntzeko Hezkuntza Sailean zehaztutako irizpideak bakarrik ezagutzen dituzte: «Plangintzak dagoeneko ezarrita egon behar bazuen ere, gaur-gaurkoz ez dugu ezagutzen hura ezartzen duen dokumenturik».

Sei urtetarako plangintzari dagokionez, adierazi dute «benetako plangintza» egin nahi bada, inplikatutako alde guztiek parte hartu behar dutela: «Ez dugu arazorik gure planifikazioa partekatzeko, baina ikastola dagoen herri bakoitzean zer-nolako plangintza dagoen jakin behar dugu. Benetako planifikazioa egin nahi badugu, herriz herri aztertu beharko genuke egoera», azaldu dute.

Bestalde, ratioak dituzte hizpide: «Haur Hezkuntzan, sare publikoan 21 ikaslerekin bigarren ikasgela martxan jartzen da, eta ikastoletan, berriz, 28 ikasle behar ditugu horretarako; Lehen Hezkuntzan, sare publikoan 24 eta ikastoletan, 28; DBH, sare publikoan 26, eta ikastoletan, 34; Batxilergoan, sare publikoan 28, eta ikastoletan, 36». Beste puntu batean jarri dute arreta: «Askoz kezkatuago egon beharko genuke (eta gaude) ikastoletan, ez delako aplikatzen Hezkuntza Akordioan ezartzen den oinarrizko puntua: Euskal Hezkuntza Zerbitzu Publikoan sartuko garen ikastetxe guztiok eskubide eta betebehar berak izango ditugula».

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Migrante batzuk, Irungo Harrera Sarekoen azalpenak entzuten, atzo, herriko plazan. ©JAGOBA MANTEROLA / FOKU

Zeharkaldirako sareak eraikiz

Jone Arruabarrena

Egunero heltzen dira etorkinak Irunera, Lapurdiko muga igarotzeko asmoz. Irungo Harrera Sareko kideek han egiten diete ongi etorria, eta bidaia ahalik eta modu seguruenean egiteko informazioa eskaintzen diete. Aurten, bi gazte hil dira muga Bidasoa ibaitik gurutzatu nahian.
 ©BERRIA

«Bidean sufritu eta gero, oso gogorra da itsasoan noraezean ibiltzea»

Lide Iraola

MSFren ontziak bederatzi egun egin zituen itsasoan, portu batean lehorreratzeko zain. Ostegunean porturatu ziren, eta, orain, migratzaileei emango zaien osasun arretak eta arta psikologikoak kezkatzen dute Font.
Lodosa Bizirik taldeko kideak, Lodosako kaleen izenak gazteleraz eta euskaraz jarri eta gero, plaka berriei eusten. ©BERRIA

Hutsune guztiak bete arte

Ane Etxandi

Euskara sustatzeko hainbat egitasmo gauzatzen ari dira Estellerriko Erriberan. Berriki, kale izenak ele bitan jarri dituzte, eta, orain, Porrusalda plataforma sortu berriaren bidez, euskarazko kultur jarduerak antolatu nahi dituzte.

Mugimendu feministak antolatutako elkarretaratzea, atzo arratsaldean. ©JAIZKI FONTANEDA / FOKU

Gasteizko jaietan jazotako eraso sexistak gaitzetsi ditu mugimendu feministak

Iñaut Matauko Rada

Sei ziztada, bi eraso homofobo eta ukituengatik hiru atxilotu egon dira jaietan. Autodefentsa feminista aldarrikatu dute erasoei aurre egiteko

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu euskarazko kazetaritza independente eta kalitatezkoa egiten segitzeko.