Irudia. Gasteiz
Salbuespena «desaktibatzea» helburu
Etxerat elkarteak hemezortzigarren batzar nazionala egin zuen herenegun Gasteizen, eta bertan zehaztu zuen datozen hilabeteetan «salbuespenezko espetxe politiken desaktibazioa lortzea» izango dela elkartearen lanaren ardatz nagusia. Urtzi Errazkin eta Patricia Velez bozeramaileek Espainiako Gobernuari eskatu zioten euskal preso guztiak Zaballako kartzelara (Araba) lekualdatzeko, eta urrats hori azkar eta arduraz egiteko.
Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu