Albistea entzun

Ibon Sarasolak euskara modernoaren hiztegirik zabalena argitaratu du

Egungo Euskararen Hiztegia osatu du Sarasolak: 70.000 sarrera eta 529.000 adibide daude jasota. Hamabost urtean ondu du lana
Ibon Sarasola, Abadia sariaren 2017ko ekitaldian, Donostian.
Ibon Sarasola, Abadia sariaren 2017ko ekitaldian, Donostian. GORKA RUBIO / FOKU Tamaina handiagoan ikusi

Isabel Jaurena -

2023ko urtarrilak 19

Ibon Sarasola hizkuntzalari eta euskaltzainak akitu du hamabost urtez egindako lana: Egungo Euskararen Hiztegia (EEH) osatu du. 70.000 sarrera, 529.000 adibide eta 663.000 hitz multzo bildu ditu denera.

EHU Euskal Herriko Unibertsitateko Euskara Zerbitzuaren Ereduzko Prosa Gaur aplikazioaren corpusa erabilita iritsi da kopuru horretara. Izan ere, 25,1 milioi testu hitzek osatzen dute corpusa, 2000-2006 urte artean argitaratutako 287 prosa liburutatik, BERRIA egunkaritik eta Herria Ipar Euskal Herriko astekarietatik hartuak. Liburuei dagokienez, «interesaren eta kalitatearen» arabera aukeratu dituzte egileek, eta bere horretan islatu hiztegian. Hala, adibide jakin bat nondik aterea den jakin daiteke, Ereduzko Prosa Gaur aplikaziora jota.

Adiera eta azpisarreretan banatuta daude hiztegiko sarrerak. Hala ere, egileek hiztegiaren aurkezpen orrialdean diotenez, «erabilera adibideen kopuru handiak» behartu ditu adierak eta azpisarrerak areagotzera. «Adibidez, goi sarreran 168 azpisarrera eratu ditugu, delako hitzak, azken urteotan, elkartuetako lehen osagai gisa, izan duen garapen ikaragarriaren erakusgarri».

EHUko Euskara Institutuaren barruan landu du proiektua Sarasolak, eta, besteak beste, Josu Landa idazle eta kazetariak ere lagundu dio. Edonork kontsultatu dezake hiztegia, EHUren webgunean baitago eskuragarri. Bertan azaltzen denez, Orotariko Euskal Hiztegiaren «ildo beretik» doa Egungo Euskararen Hiztegia. Biak corpusetan oinarritzen dira; Orotariko Euskal Hiztegia, «literatura tradizioa jasotzen duen corpus batean», eta Egungo Euskararen Hiztegia, «azken urteotako prosa-ekoizpena biltzen duen corpus batean». Luzera aldetik, ordea, antzekoak dira.

Hiztegigintzan ibilbide luzea egina du Sarasolak. Koldo Mitxelenarekin batera hasi zen lanean Euskaltzaindiaren Orotariko Euskal Hiztegian, eta proiektu horren arduradun egin zen, behin Mitxelena hildakoan. 2005ean argitaratu zuen hiztegi horren azken liburukia. 2007an, Euskal Hiztegia zabaldu zuen, eta, urte berean, Hiztegi Batua Euskal Prosan hiztegiaren lanketan parte hartu zuen. 2021ean, Euskaltzaindiko euskaltzain emeritu bihurtu zen Sarasola.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Argia sariak jaso zituztenak, atzo, Usurbilgo Atxega jauregian. ©ANDONI CANELLADA / FOKU

Argia sariak, Azterketak Euskaraz-i eta Oihana Goirienari

Irati Urdalleta Lete

'Karpeta urdinak', Zugazart, '(Min)bizi' eta Euskal Mastodon komunitatea ere saritu dituzte
<em>Aita Mari</em> ontzia Pasaiako portuan (Gipuzkoa), 2020ko uztailean. ©IDOIA ZABALETA / FOKU

'Aita Mari' ontziari milioi bat euroko isuna jarri dio Espainiako Gobernuak

Isabel Jaurena Edurne Begiristain

Zigorrak lotura du 2020an Palermon gertatu ziren ekintza batzuekin. Itsas Salbamendu Humanitarioak alegazioak aurkeztuko ditu
 ©MARISOL RAMIREZ / @FOKU

Kontrol telematikoa hobetu beharra

Maite Asensio Lozano

Tratu txarrak ematen dituzten gizonei eskumuturreko telematikoa jartzea maizago eskatuko dute poliziek eta fiskalek, baina gailu horien nahi gabeko ondorioek kezka piztu dute eragileen eta biktima taldeen artean.
 ©BERRRIA / BERRIA

«Zergatik egon behar dut nik kontrolpean?»

M. Asensio Lozano

Manuelaren senar ohiak eskumuturrekoa darama. Gizonak maiz uzten du gailua kargatu gabe, eta, alarmak etengabe jotzearen ondorioz, antsietate arazoekin dabil emakumea.

Kinka buletina

Klima larrialdiari eta ingurumenari buruzko azken berriak zabaltzen dituen buletina.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu euskarazko kazetaritza independente eta kalitatezkoa egiten segitzeko.