Albistea entzun

Koronabirusa. OSASUNA PENTSALDIAN

Aerosolez eta haien kontrako neurriez

Zahar etxe bateko leiho bat irekita; handik begira, langile bat.
Zahar etxe bateko leiho bat irekita; handik begira, langile bat. JUAN HERRERO EFE Tamaina handiagoan ikusi

Felix Zubia - Donostia ospitaleko ZIUko medikua

2021eko martxoak 28

Pandemiaren okerraldi berri honetan, eta txertaketaren erritmo etsigarria noiz igoko zain, garbi dago neurri eraginkorren beharra. Geroz eta nabarmenagoa da aerosolen bidez ematen direla kutsatzerik gehienak, ondo egurastu gabeko eremu itxietan. Ildo horri jarraiki, Espainiako Estatuko hainbat zientzialari eta osasun langilek gutun bat igorri diete gobernuari eta erakunde ezberdinei, aerosolen aurkako neurri eraginkorrak azalduz, eta haiek martxan jartzeko eskatuz. Gutuna Interneten erraz topatu dezakezue; nik hemen bilduko ditut neurri nagusienak.

Musukoak oso eraginkorrak dira aerosolik sor ez dadin. Badira, baina, eraginkorrak ez diren motak, sare itxurazkoak esaterako, debekatu beharko liratekeenak. Horretaz gain, musukoen erabilera egokia azaldu eta indartu beharko litzateke, bestela alferrikakoak direlako. Era berean, lantoki eta lanpostu guztietan musukoa erabiltzen dela bermatu beharko litzateke, bi metroko tartea izan arren.

Eremu irekietan kutsatzeko arriskua askoz ere txikiagoa denez, ahalik eta jarduera gehien aire librean egin beharko lirateke. Zenbait kasutan izan diren parke eta plazen itxiera burugabea da, eta jendea beraietan egotera bultza behar da, toki itxietan egon beharrean.

Kanpoko aireaz gelak egurastea neurri eraginkorra da, bultzatu eta zabaldu beharrekoa. Aireztapenak gurutzatua izan behar du, gelaren bi aldetan leiho edo ateak zabalduz, eta jarraitua. Neurri hauek zabaldu eta indartu behar dira, eta udaberrian gaudenez, betetzen errazak dirudite. Mantendu beharreko aireztapena neurtu liteke, CO2aren sentsoreak erabiliz. Sentsore hauek merkeak dira, eta ongi egurasten ari garen ala ez adierazi diezagukete, muga 700-800 ppm-tan ezarriz.

Jarduerak ireki edo ixterako garaian, edo baimentzerako garaian, aireztapena eta CO2 sentsoreak erabili litezke, inguru ziurrak ditugula bermatu asmoz. Legedia garatu eta aplikatu beharko litzateke, zein jarduera baimendu ala ez parametro objektiboagoekin egin dadin, eta ez modu orokortu edo zabarrean.

Eskola eta ikastetxeetan bereziki landu beharko litzateke, informazio egokia emanez, aireztapen naturala bultzatuz, eta CO2 neurgailuen erabilera zabalduz.

Azkenik, herritarrei informazio zuzena eta argia eman, aerosolen garrantzia indartuz, eta aireztapena bultzatuz, neurri eraginkor eta erraz moduan.

Badugu zer egina, beraz, denok gure inguruan. Eta ez dezagun ahaztu birusentzat egun guztiak berdinak direla, eta oporretan egon arren, bizikidetza ezberdinetako pertsonak elkartzen garenean, kutsatzeko arriskua biderkatu egiten dela.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Albiste gehiago

Muxikan (Bizkaia), Undabaso eremuanlandatzen ari diren sailetako batzuk. ©OSKAR MATXIN / FOKU

Zerbait gertatzen ari da Undabason

Igor Susaeta

Tokiko ekosistemak eta bioaniztasuna leheneratzeko asmoarekin, Lurgaia fundazioak helburu du Urdaibaiko biosfera erreserbako harizti mistorik handiena sortzea. Dozena bat urteko lanaren ondoren, jada 163 hektarea kudeatzen ditu Muxikan, 'Undabaso' deitu dioten gunean. Hasiak dira eremu horretan prozesu ekologiko batzuk antzematen.
Itsasondo. ©Ariane Vierbücher

Lurra, interes publikoaren mesedetan

I. Susaeta

Itsasondoko Udala duela dozena bat urte hasi zen lursailak erosten. Alkatearen esanetan, «herritarrek erabiltzeko moduko mendiak» nahi dituzte. Etorkizunean lurrak izango duen garrantziaz ohartarazi du.
Guardia Zibila, kanpaldia egiten ari zirenengana gerturatzen. ©IÑIGO URIZ / FOKU

Kanpaldia egiten segitu nahi dute Aroztegiko proiektua gelditu arte

Irati Urdalleta Lete

Guardia Zibila hiru aldiz agertu da. Lekarozen elkarretaratzea egin dute, 228 etxebizitza, hotel bat eta golf zelaia eraikitzeko proiektua gelditzeko
Anbulantziak, Donostia ospitaleko larrialdietarako sarreran. ©GORKA RUBIO / FOKU

Ospitaleetako presioak ez du etenik, positiboen hazkundea apaldu arren

Ion Orzaiz

116 pertsona erietxeratu dituzte COVID-19ak jota, eta 182 gaixo larri daude ZIUetan. 985 kasu atzeman dituzte, eta positibo tasa %7,9 da

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.