Albistea entzun

Justizia administrazioan akordioa lortu dute ELAk, LABek eta Jaurlaritzak

Lan baldintzak parekatuko dira administrazio orokorreko gainontzeko langileek dituztenekin. Bertan behera utzi dute greba deialdia
Administrazio arloko langileen mobilizazio bat, Bilbon.
Administrazio arloko langileen mobilizazio bat, Bilbon. OSKAR MATXIN EDESA / FOKU Tamaina handiagoan ikusi

Gotzon Hermosilla -

2023ko maiatzak 25

ELAk eta LABek akordio bat egin dute Eusko Jaurlaritzarekin, justizia administrazioko langileen lan baldintzen inguruan. Bi sindikatuek batzarrak egin zituzten atzo langileekin Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, akordioaren xehetasunak azaltzeko, eta batzar horietan akordioa berretsi zutenez, bertan behera utziko dituzte greba mugagaberako deialdia eta gaur Bilbon egitekoa zen manifestazioa.

Lortutako akordioaren arabera, lan baldintzak administrazio orokorreko gainontzeko langileak dituztenekin parekatuko dira, eta soldatak %13 igoko dira. Igoera horren erdia akordioa sinatzeaz batera gauzatuko da, eta beste erdia datorren urtarrilaren 1ean. Genero indarkeriaz arduratzen diren epaitegietako langileentzako sari osagarri bat ere lortu dute: hori zen bi sindikatuen eskaera nagusietako bat. Ibilbide profesionalari dagokion sari osagarria, berriz, aurrerago negoziatuko dute.

ELAko Josu Simalek esan duenez, akordioa «oso ona» da, eta langileak zoriondu ditu lortutakoagatik. «Edonola ere, argi utzi behar da hau borrokaren ondorio dela», zehaztu du. «Grebarik egon ez balitz, Jaurlaritzak jarraituko zukeen lan baldintzak administrazioko gainerako langileenekin parekatu gabe».

LABeko Loreto Cobo ere pozik agertu da, eta esan du akordioak «langile gehienen itxaropenak» gainditzen dituela.

Hiru herrialdeetan 2.400 langile aritzen dira justizia administrazioan. ELAk eta LABek ordezkaritza sindikalaren gehiengoa osatzen dute.

CCOOk grebari eutsiko dio

Justizia arloko gainerako sindikatuak ere, hots, CCOO, UGT, CSIF eta STAJ, greban daude, baina haien deialdia Espainia mailakoa da, eta Espainiako Justizia Ministerioa interpelatzen dute. CCOOk jadanik iragarri du greba deialdiari eutsiko diola.

CCOOko Justizia arloko Javier Zamorak salatu du Jaurlaritzak ELA eta LAB baino ez dituela aintzat hartu negoziazioetan: «Behin baino gehiagotan esan dute bazutela ordezkaritza sindikalaren parte batekin akordioa lortzeko aukera, gainerakoak baztertuz». Halaber, salatu du akordioari buruzko xehetasunik ez dietela eman. «Guk greban jarraituko dugu onuragarria izango den akordio bat lortu arte kolektibo osoarentzat», azaldu du.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Martxelo eta Amagoia: lekuko aldaketa

«Kazetaritza egitea: hori da gure funtzioa»

Arantxa Iraola

Neurria ondo hartua diote elkarri. Otamendik 30 urte egin ditu zuzendari; Mujikak erredakzioko taupaden erritmoan egin du lan ibilbidea, eta, orain, arduraz hartu du zuzendari izateko «erronka». BERRIAren 20. urteurrenarekin batera dator aldaketa, egunkaria berritzeko ahalegin betean.
Martxelo Otamendi, Amagoia Mujika Tolaretxipi eta Beatriz Zabalondo ondoan dituela, atzo. ©JON URBE / FOKU

Amagoia Mujika Tolaretxipik hartuko du Martxelo Otamendiren tokia

Jon Ordoñez - Arantxa Iraola

Erretiroa hartuko du Otamendik, 30 urtean 'Euskaldunon Egunkaria'-ren eta BERRIAren gidaria izan eta gero. Hedabide bietan zaildutako kazetaria da zuzendari berria; zuzendariorde egin ditu urteok
RD-936 errepidea, Beskoitze (Lapurdi) parean. ©BERRIA

Bi lagun hil dira Beskoitzen, trafiko istripuan

Berria

Motorrean zihoazen biak, eta traktore baten kontra talka egin dute. Atzo arratsaldean gertatu zen ezbeharra.

Lasterbidean lasterketako korrikalariak, atzo, Villabona-Amasan. ©AITOR KARASATORRE / FOKU

Lasterbidean egin dute, euskal presoen eskubideen aldeko lasterketa

Mikel Elkoroberezibar Beloki

Pertsona ugarik egin dute korrika Villabona-Amasan; hainbat kontzertu ere egin dituzte. BERRIA izan da lasterketaren laguntzaileetako bat

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...