Albistea entzun

EAEko eskoletako sukalde eta garbiketako 480 langile publiko egonkortuko dira

Eusko Jaurlaritzak akordioa lortu du ELA, UGT eta CCOO sindikatuekin. Merezimendu lehiaketa bidez egonkortuko dituzte lanpostuok
Gernikako ikastetxe bateko langile bat, artxiboko irudi batean.
Gernikako ikastetxe bateko langile bat, artxiboko irudi batean. BERRIA Tamaina handiagoan ikusi

Maite Asensio Lozano -

2022ko abenduak 13

Eusko Jaurlaritzak akordioa lortu du ELA, UGT eta CCOO sindikatuekin, eskoletako sukaldeetako eta garbiketako langileak egonkortzeko. Hezkuntza Sailak atzo iragarri zuenez, 480 lanpostuko lan eskaintza publiko bat abiatuko du bere menpeko beharginentzat; hau da, ikastetxe publikoetako funtzionarioei eragingo die. Meritu lehiaketa bidez eskainiko ditu postuok: langileen esperientzia eta bestelako merezimenduak hartuko dira kontuan. Abenduan emango ditu Jaurlaritzak egutegiari buruzko xehetasunak.

Negoziazio mahaiaren gehiengo sindikalarekin jorratu du auzia gobernuak, eta hortik kanpo geratu da LAB. Hain zuzen, akordioa erdietsi baino ordu batzuk lehenago, agerraldia egin zuen sindikatu horrek, Jokin Bildarratz sailburuari eskatzeko egin dezala «jangelen aldeko benetako apustua». LABen ustez, Hezkuntza Sailak baliabide gehiago jarri behar ditu jangela «seguru eta kalitatezkoak» izateko, eta, gainera, Jaurlaritzari dagokio jangelen funtzionamendu arauak ezartzea —zerbitzua azpikontratatuta egon ala ez—, eta bertan ezartzea ratioak edota langileen funtzioak.

Greba babesteko deia

Biharko Araba, Bizkai eta Gipuzkoako ikastetxe publikoetan deitutako greban parte hartzera deitu dituzte ELAk, LABek eta Steilasek hezkuntzaren arloko langileak. Hiru sindikatuok elkarretaratzea egin zuten atzo Gasteizen, Eusko Legebiltzarraren aurrean, bertan lantzen ari diren Hezkuntza Legea aldatzea galdegiteko. Eskola publikoa ardatz izateko, euskara erdigunean jartzeko eta segregazioari aurre egiteko eskatuko dute lanuzteetan.

Asko balio du irakurri duzun albiste/artikulu honek. Talde baten lanaren emaitza da.

Albiste hau zuri helarazteko eta talde honek bere lana baldintza egokietan egin dezan, BERRIAk ezinbestekoa du zure sostengua.

Zure babes ekonomikoarekin, aldi hau kontatzeko funtzioa betetzen jarraitu nahi dugu: kazetaritza konprometitu, kalitatezko eta independentea egiten.

Albiste gehiago

Behatokiko zuzendari Agurne Gaubeka eta Euskalgintzaren Kontseiluko idazkari nagusi Idurre Eskisabel, atzo, Iruñean. ©IÑIGO URIZ / FOKU

Kontseiluak eta Behatokiak salatu dute ez dela betetzen hizkuntza gutxituen euroituna

Ion Orzaiz

Kontseiluak eta Behatokiak salatu dute Espainiako eta Hegoaldeko erakundeak ez direla ari betetzen hizkuntza gutxituen ituneko konpromisoak. Txostena helaraziko diete Europako adituei

Eusko Jaurlaritzako lehendakari Inigo Urkulllu eta Hezkuntza sailburu Jokin Bildarratz, Leioako (Bizkaia) Txomin Arretxe ikastetxean. / ©Aritz Loiola, Foku

Gaur amaituko da Hezkuntza Legeari zuzenketak jartzeko epea

Irati Urdalleta Lete

Ikusteko dago EAJren eta PSE-EEren zuzenketek zer jasoko duten hizkuntza ereduei buruz. Euskal Eskola Publikoaz Harro plataformak agerraldia egingo du, mobilizazio bat iragartzeko

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...