inaki petxarroman
HIZPIDEAK

Kutsadura, betiko tokian

2021eko irailaren 11
00:00
Entzun
Europako enpresa kutsatzaileen PRTR erregistroak 2019ko datuak argitaratu ditu. Pandemia hasi aurreko datuak izanik, ez dute jasotzen 2020an jarduera energetiko-industrialak jasan zuen motelaldiaren ondoriorik. Alabaina, aurtengo egoera islatzen dute ongien, eta kutsadura puntu nagusiak non dauden erakusten.

Hor, buru, Muskizko Petronor findegia ageri da, beti bezala. Urtean 2,1 milioi tona CO2 isuri zituen atmosferara, eta berari bakarrik dagokio Euskal Herriak isurtzen duen karbono dioxido guztiaren ia %10. Azkenaldian enpresak azaldu dituen hidrogeno berdearen eta deskarbonizazioaren aldeko hitzak gauzatuko ote diren ikusteko dago. Oraingoz, datuek diote Parisko Hitzarmena sinatu zen urteko kutsadura mailari eusten diola enpresak oraingoz.

Bestetik, badaude beste puntu beltz batzuk, klima larrialdi egoeran nabarmentzekoak: gasezko ziklo konbinatuko zentralen jardueraren indartzea ekarri du ikatzezkoak itzali izanak. Castejon, Zierbena eta Zornotzako zentralek batera CO2 gehiago isuri zuten 2019an Petronorrek berak baino, eta horrek erakusten du gasarekiko mendekotasunak zer albo kalte ekar ditzakeen.

Gainerakoan, paper eta zementu fabriken, hondakin instalazioen eta beste zenbait jarduera kutsagarriren arrastoa hor da, urtea joan urtea etorri nahi baino gutxiago aldatzen den mapan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.