Koronabirusa

Araba eta Gasteiz atera egin dira eremu gorritik, eta irekiak dira berriz ere

Uxue Rey Gorraiz.
2021eko maiatzaren 4a
00:00
Entzun
Birusaren kutsatzea apaltzen hasi da azken egunotan, eta arintzeak zertxobait uxatu du kolore gorria Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoko mapetatik. Eusko Jaurlaritzaren irizpideen arabera, itxitako udalerrien zerrenda ez dago joan den astean bezain puztua: 70 dira guztira, iragan astean baino bederatzi gutxiago. Neurriak gaurtik dira indarrean.

Gasteiz eremu gorritik atera da; izan ere, hiri horretan azken hamalau egunetan 360 laguni atzeman diete birusa 100.000 biztanleko. Gasteiz da, ordea, zerrendatik kanpo den hiriburu bakarra: Donostiak eta Bilbok multzo gorrian segitzen dute. Herrialdeei so eginez gero, antzekoa da joera: Araba ere atera da eremu gorritik; Bizkaia eta Gipuzkoa, ez. Hurrenez hurren, hauek dira intzidentzia tasa metatuak hiru lurralde horietan: 367, 458 eta 667.

Nafarroako sei herri ere itxiak dira kutsatzea etete aldera: Lakuntza, Alesbes, Arbizu, Cadreita, Etxarri Aranatz eta Lodosa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.