martxelo otamendi
HIZPIDEAK

Iglesiasen jokaldi ulergaitza

2021eko martxoaren 16a
00:00
Entzun
Zer ez genuke irakurriko eta entzungo gobernu baten egonkortasunaz, politikarien seriotasunaz eta herritarrei zor zaien errespetuaz, azken asteon Espainiako politikan ikusten ari garena, esate beterako, Kataluniako gobernu independentziazale batekin gertatuko balitz. Nahiko adjektiborik ez hiztegirik potoloenetan.

Espainiako zurrunbilo politikoaren azken bira Pablo Iglesias lehendakariordeak eman zuen atzo, gehienen ustekaberako, dimisioa emanda. Hamar urteko epean M-15 herri mugimendua bultzatzetik Espainiako Gobernuan sartu eta lehendakariordetza hartzera pasatuta, zaila egiten da ulertzea erabakia: Madrilgo gobernu autonomikorako lehendakarigai izatea aurki egingo diren hauteskunde aurreratuetan.

Iglesiasen erabakia arrisku handikoa da, ez daukalako garrantzi bera lehendakariordea eta koalizioko gobernu bateko bigarren alderdiaren burua izateak eta, oso aukera gutxirekin Iglesiasen kasuan, Madrilgo gobernu autonomikoaren lehendakari izateak. Aldea —boterea, ikusgaitasuna, eragiteko gaitasuna...— handia da bi kargu horien artean.

Edukiko al du kalterako eraginik Pablo Iglesiasen erabakiak Espainiako Gobernua gatazka politikoaren ondorioak lantzeko orduan hartzen ari den erabakietan?
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.