martxelo otamendi
HIZPIDEAK

Bertsoa eta bandera

2022ko urriaren 18a
00:00
Entzun
Maddalen Arzallusen bideoari EITBk egindako zentsura, San Mamesen jarraitzaile batzuei Ertzaintzak bandera batzuk kendu izana... ez du asteburu lasaia eduki gurean adierazpen askatasunak. Bi gertakizun independente, elkarrekin zerikusi zuzenik ez daukatenak, baina erro berekoak: adierazpen askatasunari hegoak mozteko ahalegina.

Arzallusek espetxean 32 urte igaro dituen Ion Parot etakide ohiari eskainitako bertsoetan ez dago Parotek egindakoaren apologia izpirik; bai gizakia txikitzea helburu daukan espetxe politikaren salaketa elegantea, elkartasun humanoa presoarekin. Ez gehiago.

ETA borroka armatua praktikatzen ari zela, 1993an, egin zion elkarrizketa Jon Idigorasi El Loco de la Colinak Espainiako telebista pribatu handi batean.Hamalau pertsona hil zituen ETAk urte horretan. Askoz zailagoa izango zen bada telebista harentzat garai hartan Idigorasen elkarrizketa kudeatzea, babestea alegia, gaur egun EITBrentzat Arzallusen bertsoei eustea baino... EITBko arduradunek pentsatuko zuten komunikabide baten ardura hartzea uranio aberastuarekin lan egitea bezain arazotsua zela, ezta?

San Mamesekoak, Donetskeko bandera proerrusiarra kentzeak, ez dauka inolako babes legalik. Ezin delako argudiatu bandera horrek bortizkeria bultzatzen duenik. Gustukoa izan edo ez.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.