ZIENTZIAREN TALAIATIK

Botiken afera

Ana Galarraga Aiestaran - Elhuyar Zientzia

2020ko maiatzak 8

COVID-19ari aurre egiteko, medikuntza tradizionaleko botikak erabiltzea bultzatzen ari da Txinako Gobernua. Botika horiek onartuta daude hango osasun-sisteman, eta beste herrialde batzuetara ere bidali dituzte, tartean Iranera eta Italiara. Alabaina, Nature aldizkarian ohartarazi dutenez, ez dago bermatuta seguruak eta eraginkorrak direnik.

Mendebaldeko osasun-sistemak, oro har, beti hartu du errezeloz medikuntza tradizionala, eta ez Txinakoa soilik. Hala ere, ukaezina da medikuntza tradizionalak egungo terapietan egindako ekarpena. Horren erakusgarri nabarmenetako bat Youyou Tu farmazialariari emandako Nobel Saria da. Hain zuzen, malaria tratatzeko, kinina edo klorokina erabiltzen ziren, baina gero eta eraginkortasun txikiagoarekin. Horren aurrean, Youyou Tuk Txinako medikuntza tradizionalera jo zuen; Artemisia annua landaretik konposatu aktiboa isolatzea lortu zuen, artemisina. Horretan oinarrituta garatu dira malariaren bizkarroia zikloaren lehen faseetan hiltzen duten eragile berriak.

Youyou Tuk urteak eman zituen horrekin lanean, eta handik aurrera egindako bidea ere luzea izan da. Orain COVID-19a sendatzeko erabiltzen ari diren terapiek, ordea, ez dute inolako bermerik. Arnas-aparatuko gaitzen aurka milaka urtean erabili badira ere, oraingoan ezin da jakin zer eragin sortuko duten. Are gehiago: ezer ez ematea baino kaltegarriagoak izan daitezke.

Adibide bat Efedra landarea da. Nature-ren arabera, Txinako Gobernuak gomendatutako sendagaien artean dago. Landarearen estimulatzaile bat, pseudoefredina, Europan eta AEBn erabili zen, produktu dietetikoen eta energikoen osagai gisa, eta debekatu egin zuten, hainbat heriotzaren eragile izan zela frogatu baitzuten.

Afrikan, berriz, Madagaskarren ekoitzitako sendabelarren nahaste bat zabaltzen ari dela jakinarazi du Science-k. Ikertzaileak kezkatuta daude, malariaren aurka erabiltzen diren botikekiko erresistentzia areagotu dezakeelako. Hain zuzen, nahastearen osagai nagusia Artemisia annua da, eta, besterik gabe erabiliz gero, artemisinarekiko erresistentzia sorraraz dezake (antibiotikoekin gertatzen den antzera). Arazo benetan larria izango litzateke, artemisinan oinarritutako botikei esker, munduan malariak eragindako heriotzak urtean milioi bat izatetik 400.000 izatera igaro baitira. Gainera, ez dago frogatuta artemisinak inolako eragin onuragarririk duenik COVID-19aren aurka.

Mundu osoan ari dira probatzen dagoeneko beste gaitz batzuen aurka erabiltzen diren botikak, ikusteko ea eraginkorrak diren COVID-19a sendatzeko. Bazirudien batek edo bestek emaitza onak eman zitzakeela, hidroxiklorokinak, adibidez. Hori ere malariaren kontra erabiltzen da, eta Donald Trump AEBko presidenteak, zalantza eta zuhurtzia izpirik gabe, hura erabiltzea bultzatu zuen, pandemiak herrialdea jo zuenean. Ikerketa gehiago egin ahala, ordea, ez da ikusi eragin onuragarririk duenik.

Bestalde, osasun-sistemak erantzun eraginkor eta behin betikoa eman ezin duen guztietan gertatzen den moduan, oraingoan ere areagotu egin da sasimedikuntzako produktuen eskaintza. Erakundeak, zientzia-komunitatea eta kazetariak lanean ari dira halakoak identifikatzeko eta gizarteratzea galarazteko, arriskutsuak baitira, oso, baina, itxuraz, inolako kalterik egiten ez badute ere.

Erabilera berria bada, sendagai guztiek gainditu behar dituzte saio klinikoak, baita lehendik beste gaitz batzuen aurka erabiltzen zirenek ere. Ezagunak diren 600 botika inguru probatzen ari dira saio klinikoetan, COVID-19a tratatzeko balio ote duten ikusteko. Oraingoz, bakarrak eman ditu nolabaiteko emaitza onak, Remdevisir antibiralak. Horrenbestez, ikertzen jarraitzen dute, sendagai seguru eta eraginkorren bila.

Goizeko buletina

BERRIAren papereko edizioaren gai nagusiak biltzen ditu egunero (astelehenetan salbu). Goizean goiz iristen da zure posta elektronikora.

Albiste gehiago

Salvador Illa Espainiako Osasun ministroa, atzoko agerraldian. ©CHEMA MOYA / EFE

Jaurlaritzak osasun larrialdia ezarriko du astelehenetik aurrera

Irati Urdalleta Lete - Olatz Esteban Ezkati

Tapia eta Murga sailburuek gaurko agerraldian emango dituzte xehetasunak. Madrilek hartu ditu lehen neurriak, egoera epidemiologikoak okerrera egin duela eta: tabernek 01:00ean itxi beharko dute, eta gauerditik aurrera ezingo da bezero gehiagorik sartu. Kalean erretzea ere debekatuta egongo da, bi metroko tartea bermatu ezin bada.

 ©ARITZ LOIOLA / FOKU

«Martxoko egun zailenetan PCRak orain bezala eginda, 6.000 kasu izango genituen»

Maite Asensio Lozano

Pandemiaren jarraipena egiten ari den lantaldeari esker COVID-19aren transmisioa moteldu egin dela uste du Ignacio Garitano epidemiologoak. Bigarren olatua iritsi dela berretsi du, baina orain askoz positibo gehiago detektatzen direla nabarmendu du.

Bilboko Zorrozgoiti zahar etxeko egoiliar bat, atzo. ©MIGUEL TOÑA / EFE

Etsipena, beldurra eta nekea zahar etxeetan

Aloña Beraza Peña

Zahar etxeetako kutsatzeek gorakada nabarmena izan dute azken asteetan, eta langileak beldur dira ez ote diren itzuliko gaitzaren lehenengo olatuko egoerara. Egoiliarren artean ere kezka da nagusi.

Jendea paseoan Donostiako alde zaharreko kaleetan, atzo. ©Juan Carlos Ruiz/FOKU

618 kasu atzeman dituzte Hego Euskal Herrian

Berria

Bizkaian behera egin dute kasuek; Araban, Gipuzkoan eta Nafarroan, aldiz, igo egin dira.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

BERRIAlagunei esker eskaintzen dugu balioz osatutako informazioa. Egizu ekarpena gure eginkizunarekin segi dezagun.

Izan zaitez BERRIAlaguna