Jaurlaritzak «inbertsiotzat» jo du EAJ-PSE ituna luzatzea

Gobernu formula «eraginkorra» dela nabarmendu du Josu Erkorekak
Morales, Mendia, Urkullu eta Ortuzar, 2016ko urrian, EAJren egoitzan.
Morales, Mendia, Urkullu eta Ortuzar, 2016ko urrian, EAJren egoitzan. L. J. / FOKU

Jon O. Urain -

2019ko ekainak 12
EAJk eta PSE-EEk iragarri eta gero aurreakordio bat erdietsi dutela udal eta foru erakundeetan elkar babesteko, hitzarmen hori ontzat jo zuen atzo Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak. Uste du bi alderdiak ados jartzea «berri ona» dela, «erakusten duelako jarraitutasuna eman ahal izango zaiola azken lau urteetan indarrean egon den gobernu formula bati». Erkorekaren esanetan, eredu hori «eraginkortasun handiz» ari zaie erantzuten «euskal herritarren beharrei» eta «Euskadiren erronkei». Gobernu kontseilu osteko agerraldian mintzatu zen Erkoreka, atzo. Prentsaurreko horretan, «inbertsiotzat» jo zuen akordiorako oinarria «egonkortasunaren, ongizatearen, fidagarritasunaren eta etorkizunaren ikuspuntutik».

Jeltzaleek eta sozialistek herenegun zabaldu zuten aurreakordio bat egin zutela, bi alderdietako bat indar nagusia izan den udaletan, babesik txikiena duenak bazkidea babesteko. Beste kasu batzuetan, bien artean boto gehien izan duen alderdiak erabaki behar du alkategairik aurkeztuko duen.

«Iragarritako amaiera»

EAJren eta PSE-EEren arteko akordioaz beste era batera jardun zuen atzo Andeka Larrea Ahal Dugu-ko Araba, Bizkai eta Gipuzkoako Komunikazio idazkariak. Onda Vascan eginiko elkarrizketa batean, esan zuen EAJ-PSE ituna «iragarritako amaiera» bat dela: «Errespetatzen dugu PSEk EAJrekiko aliantzari eutsi nahi izatea, baina gustatuko litzaiguke ausartuko balitz gehiengo aurrerakoiak osatzen; Elkarrekin Podemosek beti izango du eskua luzatuta horretarako». Halaber, jakinarazi zuen EH Bilduk eta Elkarrekin Podemosek akordioak egingo dituztela Elorrion, Durangon (Bizkaia) eta Errenterian (Gipuzkoa), indar subiranistak horietan alkatetza lor dezan.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna