SOSLAIA. Isidro Murga

18/98 sumarioaren biktima

jon olano
2019ko apirilaren 28a
00:00
Entzun
Isidro Murga Egin egunkariaren sustatzaileetako bat atzo hil zen, 72 urte zituela, gaixotasun baten ondorioz. Laudiokoa (Araba) zen, eta herri horretako EH Bilduk eman zuen atzo Murgaren heriotzaren berri, sare sozialetan zabaldutako mezu batean: «Isidro Murga Luzuriaga hil berri da. Patxo anaiarekin eta Pablo Gorostiagarekin batera urte luzez espetxeratua, Egin egunkariaren alde, gure Herriaren alde lan egiteagatik. Besarkada estua etxekoei. Gugan bego. Agur eta ohore, Isidro».

Egin-eko administrazio kontseiluko kide izan zen, eta, egunkari horretan eginiko lanarengatik, 18/98 sumarioan auzipetu eta zigortu zuten. Zortzi urteko espetxe zigorra ezarri zioten, eta 2015eko maiatzean geratu zen aske, zigorra osorik beteta. Gerora, bakegintzaren alde jardun zuen; besteak beste, Foro Sozialak askotariko biktimen inguruan antolatutako topaketa batean parte hartuta, aurtengo otsailean bertan.

Atzo, Murga gogoan izan zuen, besteak beste, Arnaldo Otegi EH Bilduko koordinatzaileak: «Gure herriaren askatasunaren aldeko borrokalari nekaezin batek utzi gaitu gaur. Ireki zuen bidea urratzen arituko gara bihar milaka herritar. Agur eta ohore, Isidro Murga! Irabazi arte!», idatzi zuen sare sozialetan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.