inaki petxarroman
HIZPIDEAK

Gasteizko hilketa

2023ko maiatzaren 31
00:00
Entzun
Igandean Gasteizen izandako hilketa matxistaren argibideak ezagutu ahala, indarkeria horri aurre egiteko sistemaren zulo asko geratu dira agerian. Adibidez, polizia sisteman. Ertzaintzak urtarriletik zekien erasotzaileak biktimarengandiko urruntze agindua urratzen zuela. Ez du balio biktimak horretan izan zezakeen balizko arduran ezkutatzea. Poliziak baditu neurriak urruntze agindu bat sistematikoki urratzen duen pertsona bati erantzuteko. Zergatik ez duen egin, hori Ertzaintzak berak esan beharko du.

Jakin diren informazio batzuen arabera, erasotzaileak eta hildako emakumeak harreman bat zuten oraindik, eta, horretarako, gainera, nortasun agiri faltsuak ere erabili izan ditu gizonak. Josu Erkoreka Herrizaingo sailburuak iragarri zuen andreak Ertzaintzari esan ziola ez zuela bere burua arriskuan ikusten. Kontua da sentsazio pertsonal bat har ote daitekeen irizpide moduan arrisku polizial objektiboko egoera batean.

Konplexua da indarkeria matxista, eta erantzun polizial hutsak ez du balio hari aurre egiteko. Kasu honetan, aditu diren profesionalek halako egoeretanandreari aholkularitza ematearen falta sumatzen da. Mugimendu feministak «neurri integralak» eskatu ditu, hezkuntzan eta profesionalen formakuntza feministan inbertitzea. Hori bai baita etorkizuneko segurtasunean inbertitzea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.