Noiz sortua: 2020-01-23 00:30:00

Migranteen bila, argazkitarako

«Migrazio ilegalaren» kontra Frantziako eta Espainiako polizia zerbitzuek duten elkarlana erakusteko propaganda operazioa egin zuten atzo arratsaldean Irun eta Hendaia artean.
Polizia ezberdinak, Biriatuko ordainlekuan, atzo.
Polizia ezberdinak, Biriatuko ordainlekuan, atzo. GUILLAUME FAUVEAU Tamaina handiagoan ikusi

Ekhi Erremundegi Beloki -

2020ko urtarrilak 23
Azken hilabeteetan Irun (Gipuzkoa) eta Hendaia (Lapurdi) arteko ordainlekutik iragan denak harridura handia izanen zuen atzo arratsaldeko operazioa ikusita. Egunerokoan, Frantziako hiruzpalau polizia egoten dira; tarteka, aduanak. Atzo, ehun agentetik gora mobilizatu zituzten: Frantziako eta Espainiako Poliziak, Jendarmeria, eta Guardia Zibila.

Ordua 15:00etarako emana zuen Pirinio Atlantikoetako prefeturak, «migrazio ilegalaren kontrako operazio koordinatuaren»berri emateko. Espainiako eta Frantziako polizien elkarlana erakusteko propaganda operazioa, beste gisa batez errateko. Kolore ezberdinetako poliziak, uniforme garbitu berriarekin, kontrol anitzetan ohikoa ez den sinpatiarekin, kameren aitzinean posatzen. Gidariari paperak itzultzeko momentuan geldialdi bat egin du polizia batek, kamerek angelu ezberdinetatik harrapatzeko aukera izan dezaten. Itxura zaindu behar da, gero.

«Gero eta kontrol gehiago» egiten dituztela adierazi du Christian Vedelagok, Pirinio Atlantikoetako prefetaren kabineteburuak. Euskal kostaldea «pasaia leku inportantea» dela azpimarratu du, «bereziki Afrikatik datozenentzat». «Pribilegio hori Ekialdeko Pirinioetako gure lankideekin partekatzen dugu; haiekin elkartu beharrean gara ere, migrazio ilegalaren kontrako politika publikoan diharduten zerbitzuen koordinazioa hobetzeko».

Gerora, horrela esplikatu dio beste kazetari bati: «2018an gorakada handia izan zen, Mediterraneoko eta Europa erdialdeko bideak oztopatu zituztelako. Migranteen artean mezua pasatu zuten, telefonoak baitituzte migranteek. Beldur handia izan genuen... Bueno, beldurra, baliabide eta polizia kopuruagatik. Baina geroztik orekatu da».

2018ko udazkenean ireki zutenetik, Baionako Pausa zentroan 10.000 migranteri egin diete harrera. Denak edo gehienak, Espainiako Estatuko migrazio lerroetatik iraganak. Muga pasatzea ekidin ordez migranteak arrisku gehiago hartzera bultzatzen ote dituzten galdetuta, ezetz dio Vedelagok. «Frantziako eta Europako legeak aplikatzen ditugu. Asilo eskaera egin dezaketenei harrera egiten die Frantziak».

Berriki eskuratu duten azken jostailua erakusteko ere baliatu dute agerraldia: drone bat. Kamera termikoaren bidez, gauez ere muga eta inguruak kontrolatzea ahalbidetzen diela azaldu du Vedelagok. Metro batzuez igo da tresna, argazkilarien klik-klik soinuak tapatuz. Nortasun agiriak egiaztatzeko furgoneta berezi bat ere erakutsi dute, «teknologia biziki garatuarekin».

«Truke sistema»

Irun eta Hendaia artean Frantziak itzulketa irregularrak egiten dituela salatu zuten 2018an zenbait elkartek. Beste gisa batean aurkeztu zuen mugako poliziaren zuzendariak atzo: «Truke sistema bat dugu, pertsona bati lurraldean sartzea ukatzen diogularik Espainiako Poliziaren esku uzteko». Atzo ez zen migranterik pasatu ordu horietan. Ausartenak, gaur entseatuko dira berriz.

Albiste gehiago

Martxoaren 30ean eguneratua, 14:00etan. ©BERRIA

Koronabirusaren azken datuak

Berria

Euskal Herrian 8.225 gaixok eman dute positibo koronabirusaren proba eginda, administrazioen arabera. 400 hil dira. COVID-19 gaitza izandako 1.807 pertsonari eman diete alta. Grafikoak, albiste barruan.

Lantegiak itxita, Basaurin. ©Marisol Ramirez / Foku

Kutsatzeko kezka dute Araba, Bizkai eta Gipuzkoako biztanleen bi herenek

Berria

Espainiako Gobernuak atzo onartutako dekretua indarrean da, eta funtsezkoak ez diren jardueretan aritzen diren langileek etxean geratu beharko dute gaurtik aurrera. Urkullu ez dator bat neurri horrekin, ezta patronala ere. Txibitek, Europara begira, Sanchez babestu du, eta onartu du egoera «oso konplexua» dela, baina hobe litzatekeela jarduera ekonomikoa ez geratzea eta erabaki hori malgutzea.

Sidenor enpresako langileak jarduera eteteko eskatzen, aurreko astean. ©MARISOL RAMIREZ / FOKU

Jaurlaritzak letra txikiari heldu nahi dio gutxieneko jarduera bati eusteko

Xabier Martin

Madrilen azalpen gehiagoren zain dago, baimena nahi duelako enpresei isunik jar ez diezaieten

Ospitale bateko larrialdietako sarrera ©Jon Urbe / Foku

Koronabirusa zuten 400 pertsona hil dira Euskal Herrian, eta 8.225 pertsona kutsatu

Irati Urdalleta Lete

50 pertsona hil dira atzotik, eta 452 pertsona gehiagori atzeman diete birusa.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna