martxelo otamendi
HIZPIDEAK

Datuak bateratu

2023ko martxoaren 21a
00:00
Entzun
Arazo politiko larria daukagu herri honetan, ez badaukagu modurik —edo borondaterik?— Euskal Herri osoan egiten den Inkesta Soziolinguistikoaren datu guztiak batera jakinarazteko. Alegia, Euskal Herri osokoak batera, eta ez egun batean Araba, Bizkai eta Gipuzkoakoak, beranduago Nafarroakoak eta, halako batean, Ipar Euskal Herrikoak.

Hiru administraziotan zatituta egotearen ondorioz lan nekeza izaten da, edozein dela gaia, datu bateratuak lortzea. Nekeza, ahal denean; ezinezkoa, gainerako kasuetan. Administrazio batek, esate baterako, gai baten gaineko datu estatistikoak martxoan ematen ditu, besteak uztailean, eta hirugarrenak ia inoiz ez. Gaindegiak ordezkatu du azken urteotan defizit hori, ahalegin handia egin baitu datu bateratuak lortzeko. 2021eko ekainean gelditu egin zuen aktibitatea, eta, hutsune baten ondoren, berriro itzuli da Gaindegia.

Garazin bildu ziren atzo euroeskualdeko hiru lehendakariak: Iñigo Urkullu Araba, Bizkai eta Gipuzkoatik; Maria Txibite Nafarroatik, eta Alain Rousset Akitania Berritik. Elkarlanean dauzkaten lan mardulen eta premiazkoen artean sartuko al dute inoiz euroeskualdearen zerbitzu estatistikoaren eskaintza bateratua?

Euroeskualdearen garrantzian benetan sinesten badute, zer gutxiago hori ere egitea baino.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.