Albistea entzun

G7koen goi bilera Miarritzen. ANALISIA

Exoplanetak

Martxelo Otamendi Egiguren -

2019ko abuztuak 25

Horren gertu eta horren urruti. 25 kilometro besterik ez daude Hendaiatik Miarritzera, bainam atzo ikusi genuenez, argi urteak daude bi hiri horien artean, atzo batean eta bestean ikusitakoa bada neurgailua. Bi mundu desberdin, bi planeta, edo zehatzago esanda, bi exoplaneta, izar banaren bueltan dabiltzalako.

Hendaian bizipoza erakusten duen jendeak egin zuen Irun bitarteko bidea, jende alaia, bidaia horretan ondoan doanari gertatzen zaiona axola diona, eta laguntza eskainiko diona. Gizarte moderno batean konpondu gabe —konponbidean jarri nahi ez direlako— dauden egoerekin kezka agertzen duen jendea da, sinistuta baitago ez dela asko egin behar arazo horietako asko eta asko konpontzeko. Mundu honetako herritar gehienen arazoen bilduma ikusi genuen atzo, Hendaian urteetan egin den manifestaziorik handienean. Elkartasuna, justizia, emakumea, ingurumena, askatasuna, borroka, pobrezia... hitzak edukiz betetzen dituzten herritar eta erakundeak dira, esaten dutena sinesten dutelako, aitzindariak izan baitira kontzeptu horien lanketan. Horiek, atzo, Hendaian eta Irunen zeuden, gazteak eta, haiekin batera, ileak borrokaz borroka urdindu zaizkienak. Beste etorkizun bat eraiki nahi dutenak, eta uzten ari diren munduaren nolakotasuna batere maite ez dutenak, urteetan oso bestelakoa izan dadin saiatu arren.

Beste exoplanetakoak, G7ko buruzagiak, Miarritzera iritsi ziren atzo, nor bere aldetik. Irribarre gutxi, elkartasuna batere ez. Badakite noraezera ari direla eramaten planeta, etorkizunik ez daukan bidetik daramatela, baina ez die asko axola, ez dute aldatu nahi. Elkarrekiko mesfidantza da egunero egiten duten kirola; adituak, zangotraban. Klase bat osatzen duten arren, ez dute elkarrenganako elkartasuna lantzen, interes desberdinak, eta askotan kontrajarriak, dauzkaten nagusi desberdinekin elkarlanean —«zerbitzura», kritiko askoren arabera— dihardutelako. Diplomazian asko erabiltzen den mind your business (ez sartu nire auzietan) esaldiarekin osatzen dute bilera hasierako otoitza. Badakite Miarritzeko asteburua itxurakeria hutsa dela, papera antzeztu ondoren nor bere herrira itzuliko direla, eta orain arteko bere bidetik segituko dutela, Miarritzen gauzaren bat edo justu kontrakoa adostu arren.

Bi irudi kontrajarriak atzo, 25 kilometroko tartean: kolorez, musikaz eta esloganez betetako kaleak Hendaian; hutsik, isilik eta jendea lapurtu dietelako kexu diren kaleak Miarritzen. Aukeratu egin beharko dugu zein exoplanetetan bizi nahi dugun, nonahikotasuna ez delako pertsona arrunten dohaina. Etorkizuna, arrazionaltasuna, Hendaian zeuden. Miarritzen, amildegia.

Antolatzaileek —hau da, Frantziako Gobernukoek— Miarritzeko erdigunetik sei kilometrotara dagoen Irati gunean kazetariontzako atondu duten urrezko kartzelan, axoa eman digute bazkaltzeko. 0 kilometroaren ondorioa izango da.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Manifestarietako batzuk, atzo, Bruselan. ©OLIVIER HOSLET / EFE

Sei zauritu eta hogei atxilotu Bruselan, neurrien aurkako protestan

Berria

Belgikan ere derrigorrezkoa da COVID ziurtagiria tabernetan, jatetxeetan eta aisialdirako hainbat gunetan sartzeko

Aung San Suu Kyi kargugabetuiko gobernuburua asktzeko eskatzen duten afixak, estatu kolpearen aurkako protesta batean, martxoaren 18an, Yangonen. ©Stringer / EFE

Aung San Suu Kyi bi urteko kartzelaldira zigortu dute, matxinada sustatzea egotzita

Ander Perez Zala

Militarrek agintea hartu osteko lehen kondena jaso du Myanmarko Estatu Kontseilari kargugabetuak. NBEk eskatu du zigortua «berehala» askatzeko.

Eric Ciotti, Valerie Pecresse eta LRko presidente Christian Jacob, hurrenez hurren. ©CHRISTOPHE PETIT TESSON / EFE

Valerie Pecresse aukeratu dute LRko presidentegai izateko

Arantxa ElizegiEgilegor

Emakumezko presidentegai bat izango du lehen aldiz eskuin tradizionalak. Militanteen botoen %61 eskuratu ditu Ile-de-France eskualdeko hautagaiak primarioetako bigarren itzulian

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.