Albistea entzun
Emakumeen aurkako indarkeriari ez
Emakumeen aurkako indarkeriari ez

Frankismoko krimenak epaitzeko bidea ireki nahi dute PSOEk eta UPk

Amnistia Legea «nazioarteko legeriaren arabera» interpretatzeko aukera jaso dute zuzenketa batean. 1977ko araua indargabetzea baztertu du Podemosek, «indar demokratikoen lorpena» dela iritzita
Fusilatutako hiru gorpuzkiren desobiratzea Urdaitzen.
Fusilatutako hiru gorpuzkiren desobiratzea Urdaitzen. IÑIGO URIZ / FOKU Tamaina handiagoan ikusi

Jon O. Urain -

2021eko azaroak 18

Ikusteko dago zer ibilbide izango den, baina iragarpenak berak harrabotsa sortu zuen atzo: Espainiako Gobernua osatzen duten bi alderdi politikoek, PSOEk eta Unidas Podemosek, Memoria Demokratikorako Espainiako Legearen 30 zuzenketa adostu dituzte, 1977ko Amnistia Legea gaindituko luketenak. Horren arabera, frankismo garaian egindako gizateriaren aurkako krimenak eta torturak ez leudeke 1977ko arauak babestuta. Lege horixe izan da oztopo nagusia frankismoko krimenek bidea egin dezaten auzibidean, eta frankismoaren biktimek nazioartean bilatu behar izan dute Espainiako legeriak ukatzen dien abaroa; Maria Servini Argentinako epaileak abiatutako ikerketetan, nagusiki.

Zuzenketak atzo aurkeztu zituzten Espainiako Kongresuan, horretarako epea amaitzear zela. Madrilgo gobernua osatzen duten alderdien beste asmoetako bat da legearen bidez frankismoaren biktimen errolda zabaltzea, epea ez dadin 1978an bukatu, 1982an baizik. Hala eskatua zuten elkarte memorialista ugarik.

«Espainiako Estatuko lege guztiak interpretatu eta aplikatuko dira, 46/1977 Amnistia Legea barne, nazioarteko zuzenbidearen arabera, eta, zehazki, zuzenbide humanitarioaren arabera, zeinaren arabera gerra krimenek, gizateriaren aurkakoek, genozidioek eta torturek ez duten preskribatzen eta ezin diren amnistiatu», dio zuzenketak.

Neurriok jasoko lituzkeen legeak, ordea, bide luzea du aurrean, eta ez erraza, espero litekeenez. 1977ko Amnistia Legea jo izan da Espainiako trantsizioaren zutabeetako gisa, eta hala aitortu zuen atzo Enrique Santiago PCE Espainiako Alderdi Komunistako idazkari nagusi eta Espainiako 2030 Agendako estatu idazkariak: ziurtatu zuen arau berriak ez duela 1977koa indargabetuko, eta hura «indar demokratikoen lorpena» izan zela, ahalbidetu zuelako diktadura garaian jazarritako herritar asko aske geratzea. Beraz, Santiagoren hitzetan, helburua da 1977ko legea «berriro interpretatzea».

Edonola ere, gaineratu zuen lege berriaren eragina ez dela «oso nabarmena» izango, auzipetu litezkeenetako asko jada hilda daudelako. Haatik, biktimek «egia judiziala» eskura dezaten balio izango du, Santiagoren esanetan, eta horrek «erreparazioan lagunduko» die. Gobernuko alderdien babesa ziurtatuta, koalizioak beste babes politiko batzuk bilatu beharko ditu orain legegaiak aurrera egin dezan. ERCrekin eta EAJrekin hasiko dira hizketan horretarako.

Interpretazioa gako

ERCk eskatua zuen 1977ko legea indargabetzeko, baina Unidas Podemosek uste du hori ez dela «zentzuzkoa». ERCrentzat, ordea, aldaketak ez dira nahikoa, baina prest agertu dira tramitazioan zehar negoziatzeko. Horren ordez, arauen interpretazioan eragin nahi du gobernuak, 1977ko testua ez dadin erabili frankismo garaiko krimenak ez ikertzeko tresna gisa. Espainiako auzitegiek sarri egin diote erreferentzia trantsizio garaiko lege horri frankismoaren biktimen salaketak artxibatzeko.

Beste neurri batzuk ere jaso dituzte. Adibidez, frankismoari lotutako pertsonen erretratu edo adierazpide artistikorik ezingo da erakutsi publiko orokorrak sarbidea duen lekuetan.

Sareko BERRIAzalea:

Udazkenean, BERRIAlagun egiteko pausoa eman dezazun, eskaintza bat egin nahi dizu BERRIAk. Herri baten kulturaren plaza da BERRIA. Kultur egitasmo, dinamika eta ekitaldi anitzen erakustoki. Euskal kulturaren inguruko informazioaren plaza handia. Azaroan eta abenduan, Euskaraldiak, Bertsolari Txapelketa Nagusiak eta Durangoko azokak hartuko dituzte, besteak beste, BERRIAren orrietako asko, paperean eta webgunean.

Albiste asko irakurriko dituzu, segur aski webgune honetan bertan. Eta eskari bat egin nahi dizugu: har ezazu konpromisoa irakurtzen duzunarekin. Irakurleen babes ekonomikoa funtsezkoa da BERRIAren etorkizuna ziurtatzeko.

Albiste gehiago

EH Bilduko koordinatzaile nagusi Arnaldo Otegi, atzo egindako agerraldian. ©JAIZKI FONTANEDA / FOKU

EH Bilduk %75era igo nahi du energia autohornikuntza 2045erako

Xabier Martin

Koalizio abertzaleak «Euskal Herriko eraldaketa ekosozialerako» bere energia estrategia plazaratu du. Energia berriztagarrien aldeko apustua berretsi du, munduko «klima kaosaren aurrean»
Lore eskaintza egin zioten Zabalzari Altzan, haren muralean. ©JON URBE / FOKU

Madrilek Mikel Zabalza biktima gisa aitor dezala eskatu diote Denis Itxasori

Joxerra Senar

Heriotzaren 37. urteurrenean, omenaldia egin diote Donostiako Altza auzoan. Gaitzetsi dute Espainiako Gobernuak ez duela aldatu jarrera
EH Baiko zuzendaritza berria, atzo, Baionan egin zuten ekitaldian. ©BOB EDME

EH Baik lurralde elkargo berezi bat nahi du, Euskal Herri burujabea helburu

Ekhi Erremundegi Beloki

Lehen kongresua egin du ezkerreko abertzaleen mugimenduak, Baionan. 2022-2026 aldirako bide orri politikoa onartu dute
EH Baiko zuzendaritza berria, Baionan ©EH Bai

Euskal Herri burujabea helburu, lurralde elkargo berezia aldarrikatuko du EH Baik

Ekhi Erremundegi Beloki

2022-2026 aldirako bide orri politikoa onartu eta ondoko urteetarako zuzendaritza berria hautatu dute ezkerreko mugimendu abertzaleko kideek. «Karrikan eta instituzioetan borrokatzeko» borondatea erakutsi dute, eta EH Bildureko duten hitzarmen estrategikoa «indartu eta berrituko» dutela erran dute.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...