Albistea entzun

HIZPIDEAK

Gaur da atzo; hemen da han

Oihana Elduaien Uranga -

2023ko maiatzak 27 - @oihanaelduaien

Etorkizuna gaur da. Biharko udal eta foru hauteskundeetan etorkizuna erabakitzen da. Nork hartuko dituen erabakiak Nafarroako Legebiltzarrean, Araba, Bizkai eta Gipuzkoako foru gobernuetan eta lau lurralde horietako udaletan. Eta, horren arabera, zer-nolako gizarte eta lekuak nahi ditugun. Etorkizuna. Hala ere, aurrera baino gehiago begiratu dute atzera hainbat hautagaitzak. ETA, etakide ohiak, preso ohiak...

Eta kanpainako déjà vu-aren erdian etorri da Espainiako Auzitegi Gorenaren erabakia, Galder Barbadori eta Aitor Zelaiari lau urteko zigorra berrestekoa. «Material lehergarriak erabiltzea» leporatuta atxilotu zituen Ertzaintzak, 2019an. «Garaiz kanpo» egindako operazioa izan zela salatu zuten orduan bi gazteek, eta «militante politiko izateagatik» zigortu dituztela. Hala esan zuen Zelaiak 2021ean BERRIAko elkarrizketan: «Askok tematuta jarraitzen dute gure herria iraganera kateatuta mantendu nahian».

Eta hala dirudi. Izan ere, gaur, hemen, beste hauteskunde batzuk ari dira lehiatzen batzuk: urtea amaitu aurretik egingo diren Espainiako Kongresukoak. Eta hemen balio handirik ez duten mezuek balioa dute oraindik han. Harrigarria dena da hemengo hautagai batzuk ere joko horretan sartzea. Etorkizuna iraganean jartzea.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu euskarazko kazetaritza independente eta kalitatezkoa egiten segitzeko.