Euskal presoak «suntsitzeko» politika arbuiatu du EPPK-k

Gonzalez Sola hil dela eta, «samina» azaldu du presoen kolektiboak. Espetxe politika «gizagabea alboratzeko» eskatu du

Erredakzioa
2020ko irailaren 13a
00:00
Entzun
«Euskal presook politikoki eta pertsonalki suntsitzeko espresuki prestatutako politikaren ondorio zuzena» da Igor Gonzalez Sola presoaren heriotza, Euskal Preso Politikoen Kolektiboak adierazi duenez. BERRIAri igorritako ohar batean, presoen kolektiboak «samina» azaldu du Gonzalez Solaren heriotzarengatik, eta gaineratu du egungo espetxe politika «gizagabeak» arduradun «zehatzak» dauzkala. Horregatik, horiei eskatu die indarrean dagoen espetxe politika «alboratzeko»: «Behin gehiengoaren adostasunak lortuta, abia ditzatela preso guztiok kaleratzeko urratsak».

Gainera, EPPK-k azaldu du COVID-19aren eraginez espetxeetan hartutako neurriekkalte egin dietela presoen eskubideei; horregatik, uste du egungo osasun testuinguruan «preso guztiak bakoitza bere herrialdean egotea» dela «zentzuzkoena»; horien kasuan, Euskal Herrian egotea dela «bidezkoena».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.