inaki petxarroman
HIZPIDEAK

Berriztagarrien LPSan, udalak jokoz kanpo

2023ko maiatzaren 13a
00:00
Entzun
Aurkeztu du Eusko Jaurlaritzak Energia Berriztagarrien lurralde plan sektorialaren (LPS) hasierako onarpena. Dokumentu garrantzitsua da, eta gizartearen arreta eta interes handia pizten ditu gaiak, besteak beste, herritarrek maiteak dituzten mendialde eta naturaguneetan instalazio eoliko eta fotovoltaiko industrialak jartzea proposatzen duelako. Gizarteak, oro har, garbi du energia fosiletatik berriztagarrietara jauzi egin behar duela. Egiteko bide horrek, baina, zalantza eta desadostasun ugari pizten ditu. Ekologian asko erabiltzen den termino bat erabiltzearren, sakrifizio gunerik jarri behar bada, non eta zergatik han jakin nahi du jendeak. Beraz, prozesu hori ahal den kontsentsu eta parte hartzerik handienarekin egin behar da.

Bada, justu foru eta udal hauteskundeetako kanpaina hasi bezperan aurkeztu dute proposamen hori dakarren agiria. 45 egun baliodun uzten ditu alegazioak egiteko, uztailaren 12ra arte. Baina udalak ekainaren 17ra arte ez dira osatuko. Beraz, gai honetan zeresan handia duten tokiko erakundeak jokoz kanpo geratuko dira. Eusko Jaurlaritzak bazekien hori LPSa maiatzaren 17an argitaratu zuenean. Zalantza da ea propio horretarako egin duen edo ez. Bestela, zaila litzateke momentu desegokiagorik aurkitzea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.