Noiz sortua: 2018-08-26 00:30:00

AIRERATZEAK ETA LUR HARTZEAK

Zenbat

Nerea Ibarzabal Salegi -

2018ko abuztuak 26
Galdera konprometitu bat egin didate duela gutxi, eta zeuri ere egin egingo dizut —orain ez zara libratuko, barruraino sartuta zaude nirekin honetan—. Halaxe bota zidan: zenbat aldiz jo duzu larrua gogorik izan barik? Plast, ederra galdera, ezta? «Zenbat aldiz» galdetzen zuen, dagoeneko argi zeukalako aldi bat baino gehiago izango zirela, eta beharbada horrek utzi ninduen shock-ean, ez ezkutatu nahiko nukeen sekretu bat deskubritu zuelako, baizik eta une hartantxe ohartu nintzelako neu ere ez nintzela gai aldi denak zenbatzeko.

Inoiz jo al duzu larrua gogorik izan barik? galdetu izan balit, edo balizu, seguru itzulinguruka galderari ihes egiten saiatuko zinatekeela, hasiera batean ezetz pentsatu nahi izango duzulako, zuk beti egin izan duzula larrutan konbikzio osoz, baina gero tantaka oroituko zara egun hartaz, gau hartaz, festa haietaz, tipo hartaz. Eta ez zenuke jakingo kontatzeak merezi duen ala ez. Beraz, beharbada hobe zuzenean galdetzea «zenbat aldiz», eta horrela problematika orokor bat dagoela aitortuz hasten gara berbetan —eta zenbaki batekin erantzun dezakezu—.

Ari zara erantzun bila? Batzuen zerrendak besteenak baino luzeagoak izan daitezke. Oroitzen harekin zeneukan tonteo hura? Mezu eta begirada trukaketak bi hilabetez, eta parrandan egin zenuten topo. Zuk egun hartan beste bat zenuen begiz jota, edo ez zinen sexu gogoz atera, besterik barik, baina bera etorri zen eta... tokatu egiten zen. Bestela zelan hasi azaltzen gaur ez duzula nahi, baina etorkizunean agian baietz, gustuko duzula berez... ba, egin eta kito. Edo beste harekin, sofa hartan, zure lehen aldia. Zuk nahiago zenuen beste baterako utzi, gurasoak edozein momentutan sartuko zirelako etxera, baina zelan esan hori dagoeneko larrutan egitea zer den badakien bati, zurrun bat zarela pentsatuko luke. Min handia ematen zizun, baina lasai egoteko zioen berak, normala dela.

Dagoeneko kotxean sartu zinelako, dagoeneko portalean zeundetelako, dagoeneko lagunak etxera joanda zeudelako, dagoeneko muxuak eta zirriak egon zirelako, dagoeneko esan zeniolako logura handia zenuela, baina berak aurrera egin zuelako, dagoeneko biluzik zeundelako ohean, larrutan. Eta zelan esango diozu ba orain ezetz, orain ezin diozu esan ezetz, gutxiago herrikoa bada, gutxiago laguna bada, are gutxiago bikotekidea bada. «Amaitu dezala berak bizkor, eta bakea». Tesi bat egin daiteke esaldi honek esaten duen guztiarekin.

Galdera konprometitua egin zidan emakumea Malena Pichot izan zen, argentinar umoregilea. «20 urte inguruko emakume heteroa bazara galdetzen dizut batez ere», esan zidan —berak 30ak beteta arazo gutxiago omen dauzka kontu honekin, poztuko naiz hala bada—. Bere bakarrizketa bat ikusten ari nintzela bota zuen galdera, berez Argentinako txokoren bateko aretoko ikusleei zuzendua, baina nik neuretzat hartu nuen, niri berbetan ari zen. Publikoko jendeak barre egiten zuen, eta nik ere bai sofatik pantailara begira, baina jakin nahi nuke bakoitzak zer bizipeni kendu zion hautsa gau hartan. Umoregile feminista hauek! Suntsitu egingo dute etxera inongo hausnarketarik egin beharrik gabe itzultzen uzten zizun umore oinarrizkoa!

Goizeko buletina

BERRIAren papereko edizioaren gai nagusiak biltzen ditu egunero (astelehenetan salbu). Goizean goiz iristen da zure posta elektronikora.

Albiste gehiago

Apirilaren 4an eguneratua, 14:00etan. ©BERRIA

Koronabirusaren azken datuak

Berria

Euskal Herrian 11.184 gaixok eman dute positibo koronabirusaren proba eginda. 650 hil dira. COVID-19 gaitza izandako 3.409 pertsonari eman diete alta. Grafikoak, albiste barruan.

Bilboko Alde Zaharreko bizilagunak, ostiralean osasungintzako langileei txalo egiten. / ©Marisol Ramirez, Foku

Zorrotzaurre Klinikan hil den osasun-langilea omendu dute lankideek

Berria

Gurutzetako Ospitalean zegoen ospitaleratuta eta atzo hil zen Eusko Jaurlaritzak atzo jakinarazi zuenez.

 ©IÑIGO URIZ / FOKU

Etxea ikasgela

Garikoitz Goikoetxea

Itxialdiak hankaz gora jarri du irakaskuntza: etxean ari dira ikasleak, irakasleak eta gurasoak. Pantaila edo telefono bidezkoa da irakasle-ikasleen arteko erlazio bakarra. Hezkuntzaren erronkak ageri-agerian geratu dira egunotan: adibidez, desberdintasun sozialak orekatu beharra. Etxealdian arriskuan egongo da hori.

 ©MARISOL RAMIREZ / FOKU

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

BERRIAlagunei esker eskaintzen dugu balioz osatutako informazioa. Egizu ekarpena gure eginkizunarekin segi dezagun.

Izan zaitez BERRIAlaguna