Noiz sortua: 2019-04-07 00:30:00

HAUR ETA GAZTE LITERATURA. 'Orain ez, Beñat'

Guraso onen neurgailua

Idazlea: David McKee. Ilustratzailea: David McKee. Itzultzailea: Eva Linazasoro. Argitaletxea: Pamiela-Kalandraka.

Imanol Mercero -

2019ko apirilak 7
Ekidinezina da Elmer gogoratzea David McKee aipatzen dugunean. Itxaropena eta gogo-askatasuna zabaltzeko duen abilidadeagatik, haurren nahitaezko pausaleku bihurtu dira elefante koloretsuaren abenturak. Horregatik bakarrik McKeek ohorezko lekua merezi du gure bihotzetan. Besterik sortu ez balu ere.

Baina jarraitu du. Eta Beñaten istorioa oso desberdina da.

Haurra ezin dugu bakarrik utzi liburu hau irakurtzen. Izan ere, Beñaten istorio honek itxaropen mezua gure esku uzten du. Salaketa gordina da. Haurrek etxeetan jasaten duten abandonu mingarri bezain egunerokoaren salaketa. Gurasoek Beñati kasurik egiten ez diotela salatzeko.

McKee oso bizkorra da. Guraso eta bitartekariei esaten digu: ea haurra bakarrik irakurtzen uzteko bezain doilorrak zareten, ea Beñaten gurasoen antza ba ote duzuen!

Munstroak Beñat jan ondoren ere, konturatu ere ez direlako egingo, eta munstroa Beñat balitz bezala (ezaxolaz) tratatuko dutelako.

Ezinbestean bitartekariaren presentzia eskatzen du. Eta amaiera posibleak asmatu beharko ditugu, liburuak uzten duen tokitik aurrera. Eta haurrari hitzeman beharko diogu elkar goxatuko dugula, beti-beti.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna