Vicent Partal.
Enbaxada bila

Ahala dugu

2013ko apirilaren 21a
00:00
Entzun
Zirrara eragiten dit Aske Guneak. Ehunka pertsona gertu agertzea gazte euskaldun batzuen giza ezkutu izateko, ekinbide zirraragarria iruditzen zait, eta, aldeak alde,katalanoi egokitu zitzaigunagogorarazten dit, independentziaren aldeko herri kontsultak zirela-eta.

Kasu bietan ere, bozkario handia ikusten dudalako.Kasu bietan ere, jendearen antolabideak erakutsi duelako ezin pentsatuzko gauzak egin litezkeela estatua arrazoibiderik gabe utzita. Kasu bietan ere, jendeak uste duelako ahalmena daukala, ahalmen izugarria, eta erabiliz gero alda dezakeela bizi garen gizarte hau.

Inoiz azaldu izan dizut zirrara eragiten zidatela kanpoko jendearen hainbat iruzkinek, bertatik bertara ikusten zutelarik zer-nola eraldatzen zen hiri bat independentziaren aldeko herri kontsultaren egunean. Gogoan dut nola izan ginen biok Mataron, eta nola esan zenidan ofizial itxura zeukala hark guztiak. Bozkalekuak, botopaperak, ikuskatzaileak, bozkatzera joandakoen jende ilarak. Domeka egun batez izan zen, eta 23.006 pertsona—zehatz-mehatz, 23.006— joan ziren Maresmeko hiriburura. Guztira, azkenean, milioi bat pertsonak eman zuten botoa, 553 herritan. Keinu huraxeizan zen gaur egun Kataluniangertatzen ari denaren ernamuina.

Haiek, estatuak, ahala dute, ahal handia. Baina baita guk ere. Eta halako keinuek, kontsultek, Aske Guneak edo aste honetantxe Kataluniako hainbat udalek izandako keinuak—Kataluniako Ogasunari ordaindu dizkiote zergak,eta ez Espainiakoari—, hain zuzen, horretaz jabearazten gaituzte. Amerikarrek diotenez, beti baitabiltza hitzak asmatzen, horrek ahaldundu egiten du. Eta hala da.

Halako keinuek ikusarazten diote jendeari litekeena dela bestela jokatzea, obedientzia ez dela ahalbide bakarra eta litekeena dela haiek gainditzea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.