jon ordonez garmendia
HIZPIDEAK

Langa atzean, bidean aurrera

2014ko ekainaren 10a
00:00
Entzun
Nazioen Mundua mugimendua Idiazabaldik Goierrira zabaldu zenean, antolatzaileek, Angel Oiarbide tartean, garbi adierazi zuten zein zen asmoa: «Elkarrekin egin dezakegun bidea egin dezagun elkarrekin. Banatuko gaituen bidegurutzea non dagoen, haraino joango gara batera. Zergatik joango gara ba bakoitza bere kasa, haraino elkarrekin joan bagaitezke?». Lau urte pasatu dira Larraitzen (Abaltzisketa, Gipuzkoa) Pasalanga ekitaldi hura egin zenetik. Idiazabalen izan zen lehenengo, Goierrin gero eta, pixkanaka-pixkanaka,—ziurrenik 2010eko ekain hartan pentsatu baino lehen— Euskal Herri osoa jarri dute bidean azkenean.

Non dago bada bidegurutzea? Lau urte hauetan aldaketa adierazgarri bat izan da mugimendu horren barruan, herritarrengan: bidelagunak bananduko dituen bidegurutzean pentsatu ostean, elkartzen dituen bidean pentsatzen hasi da orain herria. Lehen, bidegurutzeak zatitzen zuen bidea; orain, bidea da bidegurutzetik atera eta herria batzen duena. «Bada garaia langa pasatu eta denok hitz berberekin hizketan hasteko», zioten Nazioen Munduko kideek orain dela lau urte. Ez zen erraza, baina atzokoak erakusten du langa atzean geratu dela, eta, zaila izanagatik, bidea dela aurrean geratzen dena. Erabakitzeko eskubidea ez da bidegurutzea, ezta langa ere; hori bidea da, eta ibiliz egiten da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.