Lucia Martinez Odriozola

Kazetaritza, antiojo morez

Lucia Martinez Odriozola kazetaria zendu da, 63 urterekin. Euskal Kazetarien Elkarteko presidentea, Kazetarien Euskal Elkargoko lehen dekanoa eta 'Pikara' aldizkari feministako sortzailea izan zen.

JUAN CARLOS RUIZ / FOKU.
maddi ane txoperena iribarren
2021eko abuztuaren 15a
00:00
Entzun
Unibertsitatean irakasle izan zutelako oroituko dute batzuek, Pikara aldizkari feministako sortzaileetako bat izan zelako bertze anitzek, edota Euskal Kazetarien Elkarteko presidente eta Kazetarien Euskal Elkargoko lehen dekano izan zelako ugarik. Kazetaritzan genero ikuspegia txertatzeko temagatik egin zen bereziki ezagun Lucia Martinez Odriozola, ordea. Ezinbertzekoa zela uste zuelako. Halaxe adierazi zion 2014an Andrea Momoitio kazetariari hark sortutako Pikara aldizkarianegindako elkarrizketan: «Kazetaritzan genero ikuspegia txertatzea profesionaltasun kontua da».

Lucia Martinez Odriozola kazetaria (Getxo, Bizkaia, 1958 - 2021) atzo zendu zen, 63 urte zituela, giltzurrun transplante baten ondorengo konplikazioen ondorioz.

EHU Euskal Herriko Unibertsitateko Kazetaritza ikasketetako lehen promozioko ikaslea izan zen Martinez, eta han jardun zuen gero irakasle. Pikara aldizkariak ere horixe gogoratu zuen atzo Twitterren idatzitako mezuan: «Gure irakaslea. Gure laguna. Minak, oraingoz, ezer gehiago esatea galarazten digu. Baina esan egingo dugu. Haren irakaspenekin geldituko gara, haren irribarrearekin, haren irmotasunarekin. Arina bekizu lurra». Euskal Kazetarien Elkarteak eta Kazetarien Euskal Elkargoak ere «hitzik gabe» adierazi zuten atzo Martinezen galerak utzi dien hutsunea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.