Albistea entzun

Katalunia. Gobernu haustura

JxCko zuzendaritzak adierazi du batasuna dagoela alderdi barruan

Kataluniako Gobernutik kanpo, 22 milioi euro gutxiago jasoko ditu JxCk urtean. Baietz bozkatu dutenak «kontuan» izango ditu zuzendaritzak
Laura Borras JxCko presidentea eta Jordi Turull idazkari nagusia, atzo.
Laura Borras JxCko presidentea eta Jordi Turull idazkari nagusia, atzo. EFE Tamaina handiagoan ikusi

Mikel Elkoroberezibar Beloki -

2022ko urriak 8

JxC Junts Per Catalunyak Generalitatetik irtetea erabaki izanak ez dio soilik Kataluniako Gobernuari eragin, baita alderdiari berari ere. Atzo egindako agerraldian, Laura Borras JxCko presidenteak nabarmendu zuen JxCk «irabazi» duela: «Alderdi moduan indartuta atera gara, barne demokrazia berritu dugu eta. Alderdi ireki eta plurala da JxC».

Ikusi gehiago: Marta Rovira: «Prest gaude ziklo politiko berriaren erantzukizun osoa hartzeko»

Alderdiaren barruan «batasuna» dagoela nabarmendu zuten atzo Borrasek eta Jordi Turull idazkari nagusiak. Alderdiaren barruko zatiketa erakutsi du, ordea, barne galdeketaren emaitzak. Militante gehienek Generalitatetik irtetearen alde bozkatu dute, baina JxCko %42,39k gobernuan segitzearen alde egin dute. Borrasek esan zuen militanteen boto guztiak «kontuan» izango dituztela.

Dena dela, alderdiko buruzagiak ere zatituta daude. Borrasen eta Carles Puigdemont Generalitateko presidente ohiaren posizioa atera da garaile, eta alderdiko sektore pragmatikoena izan da kaltetua. Jordi Turull JxCko idazkari nagusiaren inguruko kontseilari ohiek —Jaume Girok, Victoria Alsinak, Lourdes Ciurok eta Violant Cerverak— gobernuan jarraitu nahi zuten. Ondorioz, ez dago argi zer leku izango duten alderdian.

Turullek galdeketaren emaitza bere egin zuen atzo. JxC gobernutik atera izanaren alde egin zuen, nahiz eta ordura arte ez zuen adierazi zein zen bere iritzia.

Orain, alderdi barruko zatiketei aurre egitea dagokio, alderdiak Kataluniako Parlamentuan bertan izango duen lekua ere aldatuko baita. JxC parlamentuko hirugarren indarra izango da, 32 eserlekurekin. PSCk segituko du bigarren indarra izaten, JxCk baino eserleku bat gehiago duela eta.

Ikusi gehiago: Aragonesek egotzi dio JxCri herritarrak «bazter uztea» gobernutik aterata

Datorren urteko udal hauteskundeei ere eragingo die JxCren erabakiak. Gobernuan egon gabe, protagonismo txikiagoa izan lezake hauteskunde kanpainan. Gainera, Xavier Trias JxCko kidea eta Bartzelonako alkate ohia Kataluniako hiriburuko alkatetzara aurkeztekoa zen, baina bere hautagaitzaren etorkizuna kolokan dago. JxCk Generalitatean jarraitzearen alde zegoen Trias, eta bere hautagaitza «izoztu» egin zuen, galdeketaren emaitzak jakin arte. Alderdiaren egoerarekin «harrituta» dagoela esan zuen. Hala ere, atzo JxCko idazkari nagusiak adierazi zuen Triasek «bere kolaborazio osoa» eskaini diola alderdiari. Triasek, edizio hau ixteko orduan, ez zuen adierazpenik egin.

JxCren kontuei ere zuzenean eragin die Generalitatetik irteteak. Urtean 22 milioi euro jasotzen ditu alderdiak, JxCko kideak gobernuaren barruan eta administrazio publikoko kargu gorenetan egoteagatik. 250 kargu zituen JxCk Generalitatean, eta pertsona horiek ez dute aurrerantzean soldatarik izango, karguak utzi dituztelako. Kargudun politiko horiek alderdiari ematen zioten soldataren zati bat. Are, alderdiaren finantzaketa iturri nagusia zen.

Gainera, JxCk galduko duen diru hori ERC Esquerra Republicanak eskuratuko du, JxCk zituen Generalitateko karguak ERCko kideek hartu baitituzte. Udal hauteskundeen kanpaina finantzatzeko, besteak beste, kaltegarria izango da galera hori JxCrentzat.

Alderdi barruko zatiketak eszisio bat gertatzeko aukera ere mahai gainean jarri du. Ostegunean, Jaume Alonso-Cuevillas JxCko diputatuak adierazi zuen JxCk gobernuan jarraitzeko aukera gailenduko balitz ados ez dagoen sektoreak eszisio bat egin lezakeela. JxC gobernutik atera denez, alderdi barruko eszisio baten arriskua urrundu egin da. Hala ere, ikusteko dago zer bide hartuko duen gobernuan jarraitzearen alde zegoen sektoreak. PDeCAT alderdira itzultzea aukera bat litzateke, Kataluniako hedabideek argitaratu dutenez.

Sareko BERRIAzalea:

Udazkenean, BERRIAlagun egiteko pausoa eman dezazun, eskaintza bat egin nahi dizu BERRIAk. Herri baten kulturaren plaza da BERRIA. Kultur egitasmo, dinamika eta ekitaldi anitzen erakustoki. Euskal kulturaren inguruko informazioaren plaza handia. Azaroan eta abenduan, Euskaraldiak, Bertsolari Txapelketa Nagusiak eta Durangoko azokak hartuko dituzte, besteak beste, BERRIAren orrietako asko, paperean eta webgunean.

Albiste asko irakurriko dituzu, segur aski webgune honetan bertan. Eta eskari bat egin nahi dizugu: har ezazu konpromisoa irakurtzen duzunarekin. Irakurleen babes ekonomikoa funtsezkoa da BERRIAren etorkizuna ziurtatzeko.

Albiste gehiago

 ©JAGOBA MANTEROLA / FOKU

«Gerra apartekoa da antolaketa sozial bat ezartzeko»

Igor Susaeta

Gerra erregimenaren eskema gobernatzeko eredu gisa aplikatzeak eragiten dituen egoerez eta ondorioez ohartarazi du Sanchez Cedillok 'Esta gerra no termina en Ucrania' liburuan.

NATOk berretsi du «behar beste denboraz» lagunduko diola Ukrainari

Mikel O. Iribar - Igor Susaeta

Aliantzaren helburuetako bat da Putinek «irabazten ez duela bermatzea». G7ko herrialdeek adostu dute Ukrainako gerra krimenen ikerketak koordinatzeko sare bat egitea
Raisi Irango presidentea eta Al-Sudani Irakeko lehen ministroa, atzo. ©EFE

Irakek ez du utziko «Irakeko lurraldetik» Irani eraso diezaioten

Ander Perez Zala

Bi herrialdeetako agintariak elkartu egin dira kurduez eta eskualdeko segurtasunaz aritzeko. Harremanak «hobetzea» adostu dute
Palestinako herritarrak Israelgo segurtasun indarrek hildako palestinar baten hiletan, Ramallahn. ©Alaa Badarneh / EFE

Israelen eta Palestinaren arteko gatazka «borborka hastear» dagoela ohartarazi du NBEk

Maddi Iztueta Olano

Erakundeak bi estatu sortzeko plana onartu zuenetik 75 urte betetzen dira gaur, baina liskarrak ez du etenik izan ia. Israelgo segurtasun indarrek bost palestinar hil dituzte bart.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Hitzen, ekintzen eta errimen eztanda. Herri bat BERRIAren kulturaren plazan. Baliatu udazkenean BERRIAlagun egiteko eskaintza.