Albistea entzun

Autogintza. Matrikulazioa, Hego Euskal Herrian

Auto berrien matrikulazioa %14,1 murriztu da urtearen lehen erdian Hegoaldean

Inflazio handiak eta autoen eskasiak eragin dute murrizketa, sektorearen arabera. Diesel autoen salmenta txikitu da gehien, eta haien kuota %13,9ra jaitsi da
Auto elektriko bat kargatzen, Madrilgo kontzesionario batean, artxiboko irudi batean.
Auto elektriko bat kargatzen, Madrilgo kontzesionario batean, artxiboko irudi batean. JAVIER LIZON/ EFE Tamaina handiagoan ikusi

Iker Aranburu -

2022ko uztailak 2

Hiru urte daramatza behera egiten auto berrien matrikulazioak, eta laugarren urte bat egiteko bidean dago. 2022ko lehen erdian 14.062 auto berri saldu dira Hego Euskal Herrian, iaz baino %14,1 gutxiago. Gainera, ekaineko datuak eten egin du merkatuaren beherakadaren moteltzea, %16,3 jaitsi baitira salmentak. Autoen patronalek inflazio handiaren eraginari eta material batzuen faltak eragindako autoen eskasiari leporatu diote errua.

Beherakadak ez die motor guztiei modu berean eragiten. Asko ari dira jaisten diesel motorren salmentak (-%32,4), baita gasolinarenak ere (-%21,1). Horiek saldu dira gehien: 6.294 aurten. Lau puntu jaitsi da merkatu kuota urtebetean, %48,7tik %44,7ra.

Dieselaren gainbehera are nabarmenagoa da. Saldutako autoen %70 izatera iritsi ziren 2010eko hamarkadaren hasieran, baina ingurumenarekiko kezkak eta Volkswagen auziak —diesel motorren gas isuriak ezkutatzen aritu zen—, haien salmenta asko murritzarazi du azken urteetan. Aurtengo lehen sei hilabeteetan dieselaren kuota %13,9ra iritsi da: iazkoa baino ia lau puntu txikiagoa da.

Behetik gora doaz, berriz, motor alternatiboak deitutakoak, hau da, gasolina eta gasolioa erretzen ez dituztenak edo horiek soilik erabiltzen ez dituztenak. Urteko lehen sei hilabeteetan 5.811 saldu dira, iaz baino %5,7 gehiago. Haien merkatu kuota %33,6tik %41,3ra igo da, eta ez litzateke harrigarria izango urtea amaitzerako gasolinaren kuotaren gainetik geratzea.

Horietako gehien-gehienak hibridoak dira, hau da, errekuntza motor bat ez ezik, motor elektriko bat ere erabiltzen dutenak autoak motel doazenean. Baina, gutxika bada ere, ugaritzen ari dira motor elektrikoa besterik ez duten autoak. Urtea hasi denetik 1.618 ibilgailu elektriko saldu dira, iaz baino %33,8 gehiago —autobusak, furgonetak eta kamioiak barne—.

Mikrotxip gehiago

Auto salmentaren beherakadaren arrazoietako bat izan da autogileek ezin izan dituztela nahikoa ibilgailu egin, materiala falta zitzaielako, mikrotxip edo semieroaleak batez ere. Asteartean, Volkswagenek iragarri zuen mikrotxipen hornidura hobetzen ari zela eta horri esker urteko bigarren erdian ekoizpena handitzeko moduan izango zela. Eskasia hori arintzen ari dela ikusten da Euskal Herriko fabriketan ere, azken asteotan oso egun gutxi egon baitira geldi mikrotxipak falta zitzaizkielako.

Bi faktorek eragin dute hornidura hobea: ekoizleek produkzioa handitu dute eskari handia ikusita, eta Txinako hiri batzuetan oraintsu arte izan diren konfinamenduek eskaria txikitu dute.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Gudongeko petrolio planta, Txinako Dongying probintzian dago. ©WU HONG / EFE

Petrolioa, atzeraldiaren usainean

Imanol Magro Eizmendi

Upelak bi aste daramatza 100 dolarretik behera, eta Ukrainako gerra hasi zeneko prezioan dago
Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapenerako sailburua, atzo. ©IREKIA

Jaurlaritzak «masiboki» bultzatu nahi du energia berriztagarria

Julen Otaegi Leonet

Energia berriztagarrietarako trantsizioa bizkortu behar dela uste du Jaurlaritzak, eta hala eskatu dio Espainiako Gobernuari Industriaren energia kontsumoak murrizteko, ezinbestekotzat jotzen du Madrilek bat egitea eskakizun horrekin.

XXI. mendeko apostolua

XXI. mendeko apostolua

Jokin Sagarzazu

Bere ondasun guztiak ekintza filantropikoetarako erabiliko dituela berretsi du Bill Gatesek: izurriteen kontra egiteko, munduko gosea amaitzeko, klima aldaketari aurre egiteko. Haren fundazioaren egitasmoak, baina, auzitan daude aspalditik.

Bill Gates, 2018an Berlinen emandako hitzaldi batean. ©KAMIL ZIHNIOGLU, EFE

XXI. mendeko apostolua

Jokin Sagarzazu

Bere ondasun guztiak ekintza filantropikoetarako erabiliko dituela berretsi du Bill Gatesek: izurriteen kontra egiteko, munduko gosea amaitzeko, klima aldaketari aurre egiteko. Haren fundazioaren egitasmoak, baina, auzitan daude aspalditik.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...