Albistea entzun

Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak. ZIRRI-ZARRA

Elkarrizketak

Castillo Suarez - Idazlea

2016ko irailak 10

Sabadell bankuak jarri zituen modan binakako elkarrizketak. Bikoteak osatu eta zuri-beltzeko elkarrizketa sorta bat plazaratu zuen duela urte batzuk. Gaia denendako berbera zen: etorkizuna. Horietako bat gorde nuen gogokoen zerrendan: Pep Guardiola eta Fernando Truebaren artekoa alegia. Gogoan dut Guardiolak ematen zuela bere lanaren giltzarrietako bat: jokalariei euskarriak ematen zizkiela etorkizuna ?hurrengo partida? nolakoa izanen zen irudikatzeko. Ziurtasuna da jokalariei eskaintzen ziena ?gogoan izan behar da Sabadell bankuak aurrezki planak saltzen zituela iragarki horien bidez? .

Elkarrizketa haiek etorri zaizkit burutara EH Bilduren solasaldietako bat ikusi dudanean: Jasone Agirre eta Arnaldo Otegiren artekoa. Anbizioaz ari dira. Pasioaz. Konpromisoaz. Hiruren arteko loturaz. Politikara jauzi egitearen arrazoiez. Deigarria egin zait jauzi hori emateari emozioei ematen dieten pisua batetik, eta kazetari batek zergatik uzten duen bere lanbidea politika egiteko justifikatu beharra bestetik. Baina, futbolean zein politikan, atzera begiratu baino, funtsezkoa da etorkizuna irudikatzea. Horixe da elkarrizketari falta zaiona, nik uste.

Alde horretatik, abantaila du EAJk kanpainarik gabeko kanpaina egiten ari delako, hau da, ezer gertatuko ez balitz bezala jokatzen ari da. Bat-batean kanpaina bukatu eta lehengo lehendakari berbera izanen duzuela ohartuko zarete. Ziurtasuna da kanpainaren funtsa eta oinarria. Eta uste dut bozkatzen dugunean arriskua ez dugula sobera maite.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Baionako auzitegia okupatu dute Bakegileek

Baionako auzitegitik kanporatu dituzte Bakegileak

Oihana Teyseyre Koskarat - Ekhi Erremundegi Beloki

Desobedientzia ekintza egin dute Bakegileek, Baionako auzitegirako sarbidea oztopatuz. Jakes Esnal eta Ion Kepa Parot euskal presoak baldintzapean aske uzteko galdea aztertu dute Parisen, baina enegarren aldiz kontrako jarrera erakutsi du terrorismoaren kontrako fiskaltzak.

Haimar Altuna Sortuko kidea, Galder Barbado gaztea eta Ainize Gastaka Martinez abokatua, gaur, Sorturen Donostiako egoitzan. ©Maialen Andres / FOKU

Galder Barbadok salatu du Guardia Zibilak kolaborazio eskaerak egin dizkiola

Maddi Ane Txoperena Iribarren

Azken aste eta hilabeteotan jazarpena jasan duela ohartarazi du Amurrioko gazteak. Sorturen arabera, «profil ezberdinetako» bertze lau lagunek gutienez ere jasan dute jazarpena: publikoki salatzeko deia egin diete.

Jaime Tapia espetxe-arloko aholkularia, Artolazabalekin eta Araba, Bizkai eta Gipuzkoako espetxeetako zuzendariekin. ©IDOIA ZABALETA/FOKU

Euskal Herriko lehen amatasun unitatea aurkeztu dute Martuteneko espetxean

Jone Arruabarrena

Beatriz Artolazabalek gezurtatu egin du dimisioak egon izana. Adierazi du funtzionarioen lekualdatzeak direla-eta zazpi lanpostu hutsik daudela, baina horiek betetzeko lanetan dabiltzala.

Euskal presoen gradu inboluzioen aurka egindako protesta bat, joan den otsailean, Getxon. ©Monika del Valle / FOKU

Hirugarren graduan jarri dute Iñaki Bilbao Gaubeka euskal presoa

Maddi Ane Txoperena Iribarren

Basauriko kartzelan dago gaur egun. Tratamendu batzordeak proposatu eta Eusko Jaurlaritzak onartu du gradu aldaketa. 1998tik dago preso, eta 25 urteko espetxe zigorra ezarri zioten.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...