Albistea entzun

ANALISIA

Berdintasunaz

Enekoitz Esnaola -

2020ko apirilak 26

Harridura eragin zuen Iñigo Urkulluk otsailaren 10ean Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak apirilaren 5erako aurreratu izanak. Ia urte erdi bateko aurrerapena izan zen, alderdi interesak aparte utzita —hots, gehiengo osoaren beharra—, hartarako arrazoi politiko, instituzional, sozial eta ekonomikorik egoteke. Eta harritzekoa izan da asteon iragartzea bozak uztailean nahi dituela, COVID-19a jo eta jo ari baita oraindik. Azken zifra ofizialen arabera, gaitzak herenegun Euskal Herrian 31 lagunen heriotza eragin zuen; horietako hemeretzirena, Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. EAEko osasun larrialdia eta Espainiako Estatuko alarma egoeraren bukaera iragarri gabe daudela jarri die talde politikoei ostegunerako hitzordua Urkulluk, «Osasun Larrialdiko Adierazpena eta hauteskundeetara hiru hilabeteko epean deitzeko aukera aztertzeko»; agintari batengan harrigarria egiten da zuhurtzia ez izate hori.

Martxoaren 16ko bileran erabaki zuten talde politikoek eta Urkulluk bozak atzeratzea, eta lehendakariak, Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeei buruzko 5/1990 Legearen 46. eta Jaurlaritzari buruzko 7/1981 Legearen 51. artikuluen interpretazio bat eginda, hurrengo egunean sinatu zuen apirilaren 5eko hauteskundeetako deialdia indargabetzeko dekretua. Hango pasarte batzuk dira hauek: «Osasunaren Mundu Erakundeak pandemia globalaren egoera deklaratu du, mundu osoan hedatzen ari den koronabirusa dela eta. Birusaren hedapena nazioartekotu egin da azken asteotan (...) Larriki nahasten du 2020ko apirilaren 5erako deitutako Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeen garapen normala (...) Baldintza hauetan ezinezkoa da, osasun publikoaren ikuspegitik, bermatzea herritarren parte hartzea eta sufragio eskubidearen erabilera libre eta normala». Martxoko kutsadura martxa ikusita, apirilaren 5ean ez zegoen baldintzarik ia 1,8 milioi herritar bozkatzera deituta zeuden mobilizazio bat ospatzeko. Argi geratu zen hanka-sartze bat izan zela Ipar Euskal Herrian eta Frantziako Estatuan herriko bozen lehen itzulia martxoaren 15ean egitea; uda ondoren egingo dute bigarrena, edo datorren urtean berriro biak.

Koronabirusaren gogorraz eta ezjakintasunaz gain, testen, maskaren eta bestelako babes eta prebentzio neurrien aplikazio desordenatua eta desegokia ikusita —espektakulu bat—, nola egongo da hiru hilabete barru osasun egoera? Uztailaren erdialderako hitzordu elektorala jartzeko, maiatzaren erdialdera egin behar da deialdia. Osasun adituek espero dute egoera hobea izatea uztailean, baina ez da horren bermerik.

Hauteskunde batzuetan hautagaitzen parte hartzerako berdintasuna zaintzea ere elementala da, eta, kasuan, uztaileko bozen kanpainaurrean hautagai nagusiak berdintasun egoera berean al leudeke agerraldiak egiteko, eragileekin batzartzeko, kazetariekin elkarrizketak aurrez aurre egiteko eta abarrerako? Gaitza. Konfinamenduan zehar horretarako aukera izaten ari dira gobernuetan daudenak, besteak ez, eta Jaurlaritzan den bat izango da EAJren lehendakarigaia: Urkullu. Konfinamendu ostea ez da izango erabat askea, graduala baizik, eta hor izango du abantaila publiko-politiko bat Urkullu jarduneko lehendakariak. Jarduera mugatua(goa) lukete besteek; berdintasun berbera, ez. Defizit bat. Nahikoa egon zen beste garai latzago batzuetan.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Ezkabako presoei omenaldia 2014ko maiatzean. ©Idoia Zabaleta / Foku

Ezkaba eta La Cumbre jauregia memoria gune bihurtzea adostu dute EH Bilduk eta Espainiako Gobernuak

Jon O. Urain

Memoria Demokratikorako Legearen aplikazioaren denbora muga 1983ko amaierara arte luzatuko dute. Orain arteko proiektuan, 1936tik 1978ra bitarteko epea hartzen zuen legegaiak.

Bingen Zupiria eta Iñaki Arriola, gaur, Turtziozen. ©Mikel Arrazola / Irekia

Jaurlaritzak «gerra guztien aurka» egin du adierazpen baten bidez

Gotzon Hermosilla

Turtziozen (Bizkaia) egin du Gobernu Kontseiluaren bilera, Agirre lehendakariaren gobernua han ezarri zenetik 85 urtera

EAren kongresua, otsailean, Gasteizen. ©Raul Bogajo / Foku

Gasteizko Auzitegiak ebatzi du EAren kongresuko erabakiak etetea

Jon O. Urain

Otsaileko kongresuan, zuzendaritzak aurrera atera zituen txosten politikoa eta estatutu berria. Boto eskubidea zuten 249 konpromisarioetatik 133k hartu zuten parte. Zuzendaritzak nabarmendu du kautelazko neurria dela eta ez dagoela «Batzar Nazionala baliogabetu duen erabaki judizialik».

Gonzalo Boye pantailan eta Oihana Goiriena eskuinean. ©JAIZKI FONTANEDA / FOKU

Pablo Gonzalez, lau hilabete inkomunikatuta

Iñaut Matauko Rada

Kazetariaren bikotekideak uste du Espainiak «lan gutxi» egin duela. Gonzalezen familiak bi eskutitz bakarrik jaso ditu espetxeratu zutenetik

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...