Albistea entzun

Euskarazko manga hauspotzeko

Harriet argitaletxeak manga narratibak bilduko dituen Kabe bilduma sortu du. Tomomi Usuiren 'Cube Arts' komikia da lehen alea
Gregorio eta Koro Muro Harriet argitaletxeko kideak, atzo, komikiak aurkezten.
Gregorio eta Koro Muro Harriet argitaletxeko kideak, atzo, komikiak aurkezten. MAIALEN ANDRES / FOKU Tamaina handiagoan ikusi

Jone Bastida Alzuru -

2022ko azaroak 16 - Donostia

«Duela pare bat urte, Euskal Herrian ematen ari den anomalia kultural batez ohartu ginen: euskarazko mangarik ez dagoela». Koro Muro Harriet argitaletxeko kideak atzo egindako adierazpenak dira, eta esanguratsuak dira emandako datuak: 2021ean 1.033 manga argitaratu ziren gazteleraz, 2.204 frantsesez, eta euskaraz ia bakar bat ere ez — X-Venture - Gorputza krisian - Erreskate handia argitaratua du Ooso Comics etxeak—. Hutsune hori betetzeko asmoz, ildo berri bat aurkeztu dute: Kabe. Euskarazko manga narratiben argitalpenak bilduko dituzte, eta atera dute lehen alea: Tomomi Usui komikigilearen Cube Arts seriearen lehen pieza. Iker Alvarezek itzuli du.

Muroren arabera, garrantzitsua da mugarria: «Hizkuntza politikaren eta euskararen normalizazioaren ikuspegitik aztertu beharreko zerbait da, esan nahi duelako orain arte mangazale euskaldunek gaztelaniaz edo frantsesez baino ezin zutela irakurri». Adierazi du Euskal Herrian badagoela manga irakurtzeko zaletasuna, batez ere nerabeen eta gazteen artean, eta, hain zuzen, horiei zuzenduta dago argitaratu berri duten lehen komikia.

Hona hemen kontakizuna zertan datzan: «Batxilergoko lehen mailako ikasle bat den Takutok. Halako batean, etxean jasotzen du Cube Arts izeneko jokoaren demo bertsio bat. Beta testerako aukeratua izan da, eta oso pozik dago. Errealitate birtualeko kaskoa jarri bezain laster, blokez egindako mundu amaigabe bat azaltzen da bere aurrean. Sandbox joko honetan, aukerak mugagabeak dira: mineralak bilatzea, eraikitzea, armak egitea, abeltzaintzan jardutea... baina baita borrokatzea ere. Hor bakoitzaren aukera». Hiru liburukiz osatutako seriea da, eta beste bi aleak hurrengo urterako euskaratzeko asmoa dute.

Horiez gain, japoniarrekin «negoziatzen» ari dira beste hainbat argitalpen bideratzeko ere: Heroines Games, Change the World, Dinosan, Girls' Last Tour eta An otaku called God. Zuzenean euskarara itzuli eta argitaragabeko lanak bilatzen saiatzen ari direla ere zehaztu dute; hots, gaztelerara itzuli gabekoak. Zerrenda horretako bi soilik daude itzulita.

Nobedade gehiago

Cube Arts ez zen izan Harrietek atzo aurkeztutako komiki bakarra; argitaletxeko komikien artean ezaguna den Bruno Duhamelen ale berria ere aurkeztu zuten: Inoiz ez. E eguna. Aurretik emandako Inoiz ez lanaren bigarren zatia da, «umorez eta kritikaz» hornitua. Normandiako herri txiki batean agure bat etxetik botatzeko saiakera da gertakizun nagusia, eta, egoerari buelta emateko, agurea eta etxe ingurua erromesaldi toki bilakatuko dira. Horrez gain, eskuin muturra Europan izaten ari den gorakadari buruz ere ari da.

Duela zazpi urte sortu zuten Harriet argitaletxea, eta Murok euren helburu nagusiak gogoratu ditu: Gregorio Muroren lanak berreskuratzea, berrargitaratzea eta berriak ematea; euskal sortzaileen lanak argitaratzea eta Europan ezagutaraztea; eta Europako hainbat egileren lan bereziak Euskal Herriratzea eta euskarara nahiz gaztelaniara itzultzea. «Euskal sortzaileak babestu ditugu, eta euren lanak sustatu».

Sareko BERRIAzalea:

Udazkenean, BERRIAlagun egiteko pausoa eman dezazun, eskaintza bat egin nahi dizu BERRIAk. Herri baten kulturaren plaza da BERRIA. Kultur egitasmo, dinamika eta ekitaldi anitzen erakustoki. Euskal kulturaren inguruko informazioaren plaza handia. Azaroan eta abenduan, Euskaraldiak, Bertsolari Txapelketa Nagusiak eta Durangoko azokak hartuko dituzte, besteak beste, BERRIAren orrietako asko, paperean eta webgunean.

Albiste asko irakurriko dituzu, segur aski webgune honetan bertan. Eta eskari bat egin nahi dizugu: har ezazu konpromisoa irakurtzen duzunarekin. Irakurleen babes ekonomikoa funtsezkoa da BERRIAren etorkizuna ziurtatzeko.

Albiste gehiago

 ©Joanes Etxebarria

Jean-Louis Davant: «Anitz egin da hitz berrien asmatzeko, baina zahar anitz galdu ditugu»

Joanes Etxebarria - Ipar Euskal Herriko Hitza

Liburu edo pastoraletan, historia landu du bereziki, olerkiekin batean. Idazlan luzeak gehiago ez egitea deliberatu du. Uste du aitzinatu dela euskararen alorrean, baina lan asko dela egiteko.

<em>Maus</em> liburuko lau bineta. ©ASTIBERRI

Saguen txilioak holokaustoan

Uxue Rey Gorraiz

Gurasoek holokausto nazian bizitakoetan oinarrituta sortu zuen Art Spiegelmanek 'Maus' komikia. Pulitzer saria irabazi zuen 1992an. Euskarara ekarri dute berriki.

Soinu txikia XIX. mendearen amaieran hedatu zen Euskal Herrian. ©BERRIA
<em>Titanic Rising</em> diskoan abiatutako bidean segitzen du Weyes Blood-ek disko berrian. ©BERRIA

Dirdira iluntasunean

Mikel Lizarralde

Folkaren eta pop barrokoaren artean mugitzen diren kantuen bitartez, Weyes Bloodek gaur egungo ajeetan arakatu du 'And In The Darkness, Hearts Aglow' diskoan.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Hitzen, ekintzen eta errimen eztanda. Herri bat BERRIAren kulturaren plazan. Baliatu udazkenean BERRIAlagun egiteko eskaintza.