Albistea entzun

Alarde parekideen aldeko aldarria. 25 urte

Instituzioak eta politika, herrenka

Ez aldarri parekidea babesteko, ezta andrazkoen eskariak jasotako ukazio irmoaren ondorioz sortutako gatazka bideratzeko ere; instituzioak eta alderdi politikoak ez dira kapaz izan alardeen auzia konponbidean ipintzeko. Jomuga horietara so, 25 porrot urte izan dira.

Txaro Arteaga 1997an Hondarribian, desfile parekidean.
Txaro Arteaga 1997an Hondarribian, desfile parekidean. J. MANTEROLA / FOKU Tamaina handiagoan ikusi

Arantxa Iraola -

2021eko irailak 7

Ororen gainetik giza eskubideak defendatzeko konpromisoa izan behar dute erakunde guzti-guztiek, baita Irun eta Hondarribiko udalek ere». EAE Euskal Autonomia Erkidegoko arartekoa izan zen Iñigo Lamarca 2004 eta 2015 bitartean, alardeen auzia oso hurbiletik jarraitzea tokatu zitzaion sasoi hartan, eta horren harira Alardeak, ukatutako plazara libururako egin zituen adierazpenetako bat da hori, 2018. urtean jasoa, eta gizarte osoarentzat artegagarria izan behar lukeen salaketa batekin osatua: «Alkateek, gobernu batzordeek, erantzukizun handia daukate. Batetik, ez dutelako alarde parekidea babestu. Bestetik, bizikidetzaren arloan ez dutelako ezer egin. Gogorra da hori esatea, baina horrela izan da». Eta zinetan etsigarria da ikustea instituzioak eta talde politikoak ez direla kapaz izan mende laurdenean aldarri parekideari merezi duen babesa eta onespena emateko, eta, areago, aldarri horren ukazioak ekarritako jazarpen eta erasoen aurrean irmo erantzuteko. Herren eta motz ibili dira.

Udalen jarrera sarri salatu da, eta badira motiboak horretarako. Agerikoak batzuk: Irun eta Hondarribiko alkateek, adibidez, ez diete inoiz ere harrera ofizialik egin desfile parekideei, eta, aldiz, beti egin dituzte keinuak jaiaren hautu baztertzaileari onespena erakusteko. Andreen eskearen kontrako jarrera irmotzen lagundu du horrexek bi herrietan. Ezin da ahantzi auzia lehertu zenetik talde politiko biren esku egon dela alkatetza bi udalerri horietan —PSE-EE, Irunen; EAJ, Hondarribian—, eta aparteko ardura dutela bi alderdi horiek auzi honetan. Eta paradoxikoa izan da taldeon jarrera. Izan ere, Eusko Jaurlaritzan eta Eusko Legebiltzarrean ere talde horiexek izan dute urteotan guztiotan agintea eta gehiengoa, eta urtero egon dira, adibidez, EAEko Arartekoa eta Emakunde Irun eta Hondarribian desfile parekideari babesa erakusten. Urteroko argazkia izan da: etxekoen faltan, administrazio urrunagokoen babesa.

Atzera begira jarrita, badira kontu bitxiak. Esaterako, 1996an, gatazka lehertu berritan, legebiltzarreko talde politiko guztietako ordezkari andrazkoak izan ziren Hondarribian, emakumeei sostengua erakusten. Ordutik, ez da berriz halakorik errepikatu. Eta izan dira, auziaren oinarrian aldarri parekide bat dagoela kontuan hartuta, ulertzen zailak diren erabakiak ere. 2015ean, Gipuzkoako Aldundian aurrez Bilduk urratutako bidean atzera egin, eta EAJren eta PSE-EEren agintepean, Berdintasun Zuzendaritzatik atera eta Giza Eskubide eta Bizikidetza Zuzendaritzara pasatu zen auzia. Hor jarraitzen du, eta «jaia ulertzeko bi moduen» gaineko mezuak gailentzera egin da, modu horietako baten izaera baztertzailea ezkutatzera.

Ikusi gehiago:

Ixabel Alkain eta Mertxe Tranche. Alarde parekideen sustatzaileak: «Harrotasuna da gailentzen den sentipena: harrotasun kolektiboa».

Ikusi gehiago:

Txaro Arteaga: «Koldarkeria handia egon da, eta ezjakintasuna»

Maribel Castello: «Egon da iruzur instituzional bat»

Maite Asensioren analisia: Anakronismoa kronifikatzen.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Indarkeria matxistaren aurkako elkarretaratze bat Donostian, artxiboko irudian ©Gorka Rubio/ Foku

Gizonezko bat atxilotu dute Donostian, sexu eraso bat egitea egotzita

Berria

Emakume bati ukituak egitea leporatuta atzeman du Ertzaintzak.

Ganaltoko gurutzea, iazko ekanean eraitsi baino lehen ©Basotxerri (Wikipedia)

Olarizuko gurutzearen eraisketari buruzko ikerketa berriz irekitzeko agindu du Arabako Auzitegiak

Berria

Auzitegiak aintzat hartu du Abogados Cristianos elkarteak auzia artxibatzeari jarritako helegitea. Ezezagun batzuek eraitsi zuten gurutzea, iazko ekainean.

Gaur goizean egin dute aurkezpena Bilbon ©Oskar Matxin Edesa / FOKU

Ikastetxean ezkaratza eraikitzeko eskatu diote hamazazpi eskolak Jaurlaritzako Hezkuntza Sailari

Javi West Larrañaga

Sare publikoko eskolen herenek bakarrik daukate sukaldea Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan.

Justizia administrazioko letraduek togak eskegi zituzten Gasteizko epaitegian protesta gisa ©L. Rico / EFE

Letraduek bertan behera utzi dute greba, hileko 450 euroko soldata igoera onartuta

Berria

Espainiako Justizia Administrazioaren menpeko letraduak urtarrilaren 24tik ari ziren greban Hego Euskal Herrian.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu euskarazko kazetaritza independente eta kalitatezkoa egiten segitzeko.