Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak. Elkarrekin Podemos

Equo-Berdeak eserlekurik gabe geratu da Gasteizen

gurutze izagirre intxauspe
2020ko uztailaren 13a
00:00
Entzun
ESERLEKUAK: 0

BOTOAK: 11.616

Ez dute legebiltzarkiderik lortu Equo-Berdeek Eusko Legebiltzarrean. Lehendakarigaia, Jose Ramon Becerra, azken legealdian legebiltzarkidea izan da Elkarrekin Podemosekin. Baina hauteskundeetarako lehiara euren kasa aurkeztea erabaki zuten, Equo Berdeen markarekin, duela zortzi urte egin zuten gisan. Orduan ez, eta oraingoan ere ez dute erdietsi, ordea. 11.616 boto lortu ditu, baina ez dira aski izan eserkeleku bat ere lortzeko.

Emaitzen berri izan ostean egin zuen agerraldia Becerrak: «Porrota izango zen ez saiatu izana, eta saiatu gara», adierazi zuen. Kanpaina duina egin dutela esan zuen, gainerako beste alderdien mailari eutsiz.

Eserlekurik lortu ez duten arren, berdeek politika egiten segituko dutela esan zuen: «Ez da aukerarik izan olatu berdea Euskadin sartzeko, baina herritarren zerbitzura dagoen politika egiten ahalegindu gara, eta horretan segituko dugu». Gaineratu zuen segituko dutela alderdiekin koordinatuta, proposamenak egiten, 1990etik, sortu zirenetik, egin izan duten moduan.

Botoa etxetik eraman ez zuen lehendakarigai bakarrenetakoa izan zen Joxe Ramon Becerra. Erakutsi nahi izan zuen atzoko egunez, COVID-19aren itzala egonda ere, botoa ematea segurua zela. Bilboko Iruarteta eskola publikoan egokitu zitzaion botoa ematea. Hantxe hartu zuen botopapera, segurtasun neurriak beteta, eta eman zuen botoa.

Equo Berdeek Iñigo Errejonen Mas Paisen alde egin zuten Espainiako Kongresurako bozetan, eta Eusko Legebiltzarrerakotan ere ez dira lerratu Pablo Iglesiasen Podemosekin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.