Koronabirusa. ZIENTZIA PENTSALDIAN

COVID-19aren agotak

Ana Galarraga Aiestaran - Elhuyar Zientzia

2020ko irailak 29

Mendeetan, agotek bereizkeria pairatu zuten: herrietatik kanpo bizitzera behartuta zeuden; arropa eta elementu bereizgarriak nabarmendu behar zituzten; debekatua zuten gainerako biztanleekin ezkontzea; ura aparteko iturrietan hartu behar zuten; leku bereizituan entzun meza; eta, legenarra kutsatzen zutela uste izan zuten garaietan, kanpaitxo bat jo behar izaten zuten, besteak ohartarazteko.

Agotak aspaldiko kontua badira ere, fenomenoa ez da desagertu. Sifilisaren garaian, putazaleak ziren agotak; hiesarenean, gizon homosexualak eta heroinazaleak; eta COVID-19arenean, gazteak, talde pobretuak (migranteak, langile prekarioak...) eta diagnostikoan positibo emandako edonor.

Mekanismoa berbera da denetan: ezjakintasunaren eta gaixotzeko beldurraren ondorioz, gaixoa edo infektatua bestetzat hartzen da, eta harengandik bereizteko joera agertzen da. Estigmatizazio horrek, ordea, ondorio larriak ditu, bai baztertutako norbanakoarengan, bai gizarte osoan.

Norbanakoarengan, osasun fisikoan, psikikoan eta emozionalean eragiten du bazterkeriak, eta areagotu egiten da diagnostikoa edo gaitza ezkutatzeko arriskua, baita osasun-zerbitzuetara joatea saihestekoa eta prebentzio-neurriak ez hartzekoa ere. Horrek guztiak dakar zailagoa izatea gaitzaren hedapena kontrolatzea gizartean.

Estigma, baina, uste oker batetik jaiotzen da: gaixoa edo infektatua nahita edo zerbait gaizki egin duelako gaixotu edo infektatu dela. Eta ez da hala. Gaixotasun infekziosoen hedapenean aldagai ugarik eragiten dute, eta askok ez dute erlazio esturik mikrobiologiarekin edo medikuntzarekin, gizarte-baldintzatzaileekin baizik: ezaugarri demografikoak, osasun-zerbitzuetan arta jasotzeko aukera, soldatapeko lana eta etxebizitza, elikadura, ingurunea...

The Lancet aldizkariak argitaratutako txosten batek ere horixe berresten du. Txostenean, bederatzi herrialdek konfinamenduaren ondoren egin duten kudeaketa alderatu dute: Hong Kong, Japonia, Zeelanda Berria, Singapur, Hego Korea, Alemania, Norvegia, Erresuma Batua eta Espainia.

Egileen arabera, azken bi horiek dira bilakaera okerrena izan dutenak, kudeaketaren akatsengatik eta baliabide-gabeziagatik. Besteak beste, Espainiari egotzi diote neurriak ezartzean ez izatea kontuan irizpide zientifikoak, kasuen jarraipen eskasa egitea, eta osasun-sistema ahula izatea, ZIU gutxirekin.

Horrez gain, nabarmendu dute Asiako herrialdeak, oro har, hobeto prestatuta zeudela izurri infekzioso bati aurre egiteko, iraganean beste izurri batzuk izan dituztelako eta haietatik ikasi dutelako.

Are gehiago: Erresuma Batuaren eta Espainiaren bilakaera okerra hamarkada bat baino gehiagoan egindako murrizketen ondorio dela adierazi dute. Eta ez besteak ez direlako jator portatu, edozein herritako ez-jaixetan. Azalpena ez da hain erraza, eta konponbidea ere ez.

Goizeko buletina

BERRIAren papereko edizioaren gai nagusiak biltzen ditu egunero (astelehenetan salbu). Goizean goiz iristen da zure posta elektronikora.

Albiste gehiago

PCR probak egten, gaur goizean, Refenan. ©JESUS DIGES / EFE

Nafarroako sarrera-irteerak itxiko ditu gobernuak

Mikel P. Ansa

Lanerako edo arrazoitutako mugimenduak baimenduko dituzte, baina ez bestelakoak. Tabernak eta ostatuak ixteko ere agindu du Nafarroak; etxera eramateko janari-edariak soilik prestatu ahalko dituzte. Jarduera guztiak itxiko dituzte 21:00etan, eta garraio publikoa %50era mugatuko dute. Ostegunean indarrean egongo dira neurriak.

PCR probak egiten, Ordizian, uztailaren hasieran izandako agerraldian ©juan Herrero / EFE

«Transmisio handia» egon arren, Jaurlaritzak baztertu egin du intzidentziarik handieneko herriak ixtea

Irati Urdalleta Lete

Baheketa selektiboak egingo dituzte Ordiziako eta Durangoko 13 eta 40 urte arteko herritarren artean.

Taberna baten barnealdea, Iruñean ©Jesus Diges / EFE

Hego Euskal Herrian 1.123 positibo atzeman dituzte

Berria

Kezka dago Azpeitiko, Azkoitiko, Beasaingo eta Ordiziako egoerarekin, azken hamalau egunetan 100.000 biztanleko 1.000tik gora positibo izan dituztelako

PCR probak egitek gunea, Donostiako Ospitalean, abuztuan. / ©Idoia Zabaleta, Foku

Jaurlaritzaren neurri berriak beranduenez ostegunean sartuko dira indarrean

Jon Ordoñez Garmendia

Garbiñe Biurrun EAEko Justizia Auzitegi Nagusiko behin-behineko presidenteak esan du gobernuaren eskaerak lehentasun osoa izango duela. Ipar Euskal Herrian eta Nafarroan ere baliteke neurriak zorroztea aste honetan.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

BERRIAlagunei esker eskaintzen dugu balioz osatutako informazioa. Egizu ekarpena gure eginkizunarekin segi dezagun.

Izan zaitez BERRIAlaguna