Albistea entzun

Euskara pantailetan. Ikus-entzunezkoak Uemako herrietan

Ikus-entzunezkoetan «sendotasun handiagoz» aritzeko eskatu du Uemak

Uemako lehendakariaren erranetan, EITBk eta RTVEk «ardura handia» dute. Online plataformen eta sare sozialen egitekoa nabarmendu du
Iraitz Lazkano Uemako lehendakaria eta Garikoitz Goikoetxea Uemako teknikaria, atzo, Eusko Legebiltzarrari ikerketaren emaitzen berri ematen.
Iraitz Lazkano Uemako lehendakaria eta Garikoitz Goikoetxea Uemako teknikaria, atzo, Eusko Legebiltzarrari ikerketaren emaitzen berri ematen. RAUL BOGAJO / FOKU Tamaina handiagoan ikusi

Isabel Jaurena -

2022ko irailak 29

Gaztetxoen ikus-entzunezkoen kontsumoari buruzko ikerketa aurkeztu zuen Uemak atzo Eusko Legebiltzarrean. Iraitz Lazkano lehendakariaren erranetan, «beharrezkoa eta urgentea» da ikus-entzunezkoen gaiari heltzea, egoera «abiada bizian aldatzen» ari baita. Hala, nabarmendu zuen «sendotasun handiagoz» heldu behar zaiola gai horri hizkuntza politikan, ikus-entzunezkoek gazteen «hizkuntza gaitasunean eta ohituretan» duten eragina ikusita.

Gazteengana iristeko gakoa fikzioa dela erran zuen Lazkanok, eta nabarmendu zuen arlo horretan «apustu sendoagoa» behar dela. Goazen telesailaren gisako gehiago behar direla erran zuen, gisa horretako edukiei esker posible delako «etxean euskaraz egiten ez duten gaztetxoengana iristea». Lazkanok adierazi zuen EITBk «ardura handia» duela gai horretan, baita RTVEk ere. «Gure udalerrietako milaka gaztetxok jotzen dute RTVEra, marrazki bizidunak ikustera, eta euskarak ez dauka presentziarik RTVEn», gehitu zuen.

Plataforma digitalek eta sare sozialek duten eginkizunaz ere mintzatu zen Lazkano. Plataformei dagokienez, adierazi zuen euskararen presentzia «mugatua» dela. «Gure gaztetxoetatik, zenbatek dakite Netflixen badauzkatela euskarazko edukiak?», galdetu zuen Lazkanok.

Sare sozialen eginkizunari dagokionez, Lazkanok adierazi zuen «bi mundu» direla gazteek egunerokoan erabiltzen duten hizkuntza eta sare sozialetan erabiltzen dutena. Hortaz, Lazkanok erran zuen «euskal sortzaileen aldeko apustua» egin behar dela. Egun dauden bi gabezia nabarmendu zituen: batetik, «euskarazko erreferenteen falta», eta, bertzetik, euskaraz edukiak egiten dituzten sortzaileen «ikusgaitasun falta». Egoera ikusita, Lazkanok ezinbertzekotzat jo zuen galdera honi erantzutea: «Hizkuntza komunitate gisa, herri gisa, zein izango da gure apustua ikus-entzunezkoen arlo honetan?».

Sareko BERRIAzalea:

Udazkenean, BERRIAlagun egiteko pausoa eman dezazun, eskaintza bat egin nahi dizu BERRIAk. Herri baten kulturaren plaza da BERRIA. Kultur egitasmo, dinamika eta ekitaldi anitzen erakustoki. Euskal kulturaren inguruko informazioaren plaza handia. Azaroan eta abenduan, Euskaraldiak, Bertsolari Txapelketa Nagusiak eta Durangoko azokak hartuko dituzte, besteak beste, BERRIAren orrietako asko, paperean eta webgunean.

Albiste asko irakurriko dituzu, segur aski webgune honetan bertan. Eta eskari bat egin nahi dizugu: har ezazu konpromisoa irakurtzen duzunarekin. Irakurleen babes ekonomikoa funtsezkoa da BERRIAren etorkizuna ziurtatzeko.

Albiste gehiago

Espainiako Auzitegi Goreneko magistratuak. ©FERNANDO ALVARADO / EFE

Sexu indarkeriagatik kondenatutakoei zigorrak «kasuan-kasuan» arintzea babestu du Espainiako Auzitegi Gorenak

Ion Orzaiz

Soilik baietz da baietz legea atzerako eraginez aplikatzeko jurisprudentzia sortu du auzitegiak

EH Bilduren eta LABen agerraldia, gaur goizean, Donostian ©Andoni Canellada / FOKU

EH Bilduk eta LABek «konfluentzia» nahi dute, ikastolen eta sare publikoaren «onena» jasota

Irati Urdalleta Lete

Aitortza egin diete sare publikoari nahiz ikastolei. Grebak aipatuta, esan dute bat egiten dutela langileen eskaerekin.

Irene Montero, Felix Bolaños eta Ione Belarra, artxiboko irudian ©Emilio Naranjo/ Efe

Familien legearen atzerapenak beste pitzadura bat eragin du PSOEren eta Unidas Podemosen artean

Edurne Begiristain

Ministroen Kontseilua gaur zen onartzekoa familien legearen proiektua, baina Moncloako iturriek gauerdian iragarri zuten ez zutela gaurko bileran aztertuko, gobernuko bi kideen arteko desadostasunak direla eta.

Erruduntzat jo duten gizona, Bizkaiko Probintzia Auzitegian. ©EFE

Erruduntzat jo dute Zornotzan bere osaba hiltzeagatik akusatutako gizona

Berria

Azpikeriaz jokatu zuela ebatzi du epaimahaiak. 18 urteko espetxealdia eskatu dute Fiskaltzak, akusazio partikularrak eta defentsak.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...