Udal eta foru hauteskundeak. BOZ GORA

Astebete falta 'amesgaiztoa' ...hasteko?

Joxerra Senar -

2019ko maiatzak 21
«Astebete geratzen zaie». Enrique Maia Navarra Sumako Iruñeko alkategaiak onartu du azkeneko lau urteak «amesgaiztoa» izan direla beretzat. Akaso, desioaz gain, zer gertatzera doan onartu du Maiak.

Legealdi osoan UPNrekin eskuz esku izan den PSNri zerua ireki zaio Pedro Sanchezekin. Normaltzat jo daiteke haren poza, hondoratuta zegoen alderdia gora begira jarri du eta. Alta, iragan asteko ekitaldian, PSNko agintari batzuen aurpegiei erreparatzean, begiek dir-dir egiten zieten. Politikan zorte ona ere behar da, eta sozialistek handia izan dute. Haien desioa da kanpaina lehenbailehen pasatu dadila, hankasartze handirik egin gabe.

Baina hankasartzea egin dute. Elkarrizketa batzuei ezezkoa eman daiteke, baina ezin dira galdera guztiak saihestu. Kanpainan, Maria Txibitek irmo esan du ez duela eskuina babestuko. Asteburuan, Radio Euskadiko eztabaidan, Aritz Agirrek galdetu zionean ea Navarra Sumako botoak jasotzeko prest ote den, erantzun zuen ez dagoela hori galarazten duen formularik. «Eta Voxenak?». (Isiltasuna). Eta berriro erantzun bera: «Ezin da galarazi beste baten botoak jasotzea».

Argi dago asmoa. Maiatzaren 27ra ahalik eta indartsuen heldu nahi dute, hordago partida hasteko: ni edo eskuina. Beldurra beti izan da amu ona salneurria jaitsi eta ahal den gehien lortzeko. Laukoaren kohesioa da PSNri dagokion baino indar handiagoa ez emateko tresna, baina ezin da baztertu kanpoko faktoreek kohesioa apurtzea. Kasu horretan, amesgaiztoa bukatu bainoago, hasi egingo litzateke. Hala ere, hipotesi dantza honetan, inoiz ez da ahaztu behar detaile nimiño bat: herritarrek dutela hitza.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna