Altsasukoak libre

Joseba Alvarez, Maialen Begiristain - Eleak-Libre mugimendua

2018ko ekainak 12

Bi eta 13 urte arteko espetxe zigorrak, herriaren okupazioa, espetxeratzeak, isunak... Hori da Altsasun egun hauetan ikusitakoa. «Kalteak, desordena publikoa eta mehatxuak» eta «agintearen aurkako atentatu» delituak leporatu dizkie Espainiako Auzitegi Nazionalak Altsasuko zortzi gazteei. «Nagusitasun abusu eta gorroto» larrigarriak ezarri dizkiete, gertakariak «arrazoi ideologikoengatik eta Guardia Zibilarenganako gorrotoagatik» izan zirela argudiatuz. Arrazoiketa guztiz politikoa, epaiketa politiko batean!

Epaiketa politikoa guztiz, salbuespen legediekin eta epaitegietan burututakoa. Euskal Herrian horrelako hamaika ikusitakoak gara. Izan ere, errepresioak ibilbide luzea eta forma ezberdinak izan ditu eta ditu Euskal Herrian. Hala ere, beti izan du ezaugarri historiko bera: Euskal Herriaren eta euskal herritarron eskubide zibil eta politikoen, ekonomiko eta linguistiko-kulturalen etengabeko urraketa eta ukazioa. Herri, klase eta pertsona gisa zapaldu nahi gaituzte, askatasuna kenduz. Horretarako, bizi dugun zapalkuntza anitz hori bururaino eramateko errepresioaren hamaika aurpegi ezagutu ditugu.

Salbuespen epaitegia, salbuespen legeak... eta ondorioz, halako epaia. Salbuespena da Euskal Herrian aspaldidanik bizi dugun egoera. Egoeraren arabera, errepresioa zurian edo beltzean aplikatzen du estatu espainiarrak. Altsasuko gazteen kasuan, beltzen artean beltzena aplikatu diete eta, beraiekiko elkartasuna zigortu.

Honek guztiak argi adierazten du ezin garela konformatu urteetan Euskal Herrian ezarri diren salbuespen politikak eta hauek aplikatzeko garatu diren bitartekoak ez aplikatzearekin edo malgutzearekin, indargabetu behar dira guztiak.

Frankismo garaitik eta 78ko erregimenean mantendu zuten arkitektura juridiko guztia beharren arabera moldatu dute, eskubide zibil eta politikoak etengabe urratuz. Beraien jendarte eredua indartzeko politika horretan, errepresio sistemaren birmoldaketa etengabekoa izan da. Guztia desegin behar dugu, desagerrarazi!

Sei urte dira ETAk armak utzi eta erakunde politiko desarmatua bihurtu zela, duela urtebete armak entregatu zituen arren eta duela hilabete batzuk desegin bazen ere, bi estatuek ez dute beren helburua aldatu. Botak aldatu dituzte, baina ostikoka jarraitzeko. Hori bai, egiteko modua egokitzen hasi dira, errepresio beltza baztertu gabe, errepresio zuriari ateak zabaldu dizkiote parez pare.

Horrela, terrorismoaren aitzakiapean Altsasuko gazteak Auzitegi Nazionalean epaitu, kondenatu eta espetxeratu dituzte. Salbuespen legediek eta epaitegiek emandako epai oro izango da injustua, lege eta epaitegiok amaitzen ez baditugu.

Herria okupatu dute, jendartea beldurtu eta isilarazteko helburuarekin, jendarte sumiso eta berekoia lortzeko helburuarekin. Horrekin nahikoa ez eta isunak jarri dituzte, elkartasuna isilarazteko. Baina oraindik ez al dira konturatu Euskal Herrian elkartasuna dela nagusi eta ez garela isilduko? Gure egunerokoa disidentziek osatzen dute, eta lege injustuak desobeditzeko daudela sinetsita gaude! Horrela soilik lortuko baitugu eskubide zibil eta politikoak babestea, legedi injustuak desobedituz, legedi horiek eta salbuespen epaitegiak bertan behera utziz eta haiek mantentzeko beharrezkoak dituzten guztiak Euskal Herritik kanporatuz!

Eskubide zibil eta politikoak errespetatuak izatea nahi badugu, horren alde borrokatu behar dugu. Ainara, Adur, Jokin, Iñaki, Oihan, Julen, Jon Ander, Aratz, Nahia eta Aitor libre nahi ditugu eta horretarako guztion eskubideen alde borrokatu behar dugu. Horregatik, har ditzagun kaleak injustizia hau gelditzeko, horrelakorik gehiago ez gertatzeko! Guztion eskubide zibil eta politikoak defendatzeko! Altsasukoak libre!

Goizeko buletina

BERRIAren papereko edizioaren gai nagusiak biltzen ditu egunero (astelehenetan salbu). Goizean goiz iristen da zure posta elektronikora.

Albiste gehiago

Murga eta Tapia jarduneko sailburuak, gaur, Eusko Jaurlaritzaren Bilboko egoitzan. ©Javier Zorrilla / Efe

Eusko Jaurlaritzak neurri murriztaileak ezarriko ditu pilaketarik ez sortzeko

Andoni Imaz

Tapia jarduneko sailburuak adierazi du «agertoki berri bat» iritsiko dela, eta osasun larrialdia ezartzeak ez duela esan nahi iragan hilabeteetako neurriak hartuko dituztenik. Jendea ez pilatzeko, edukiera murriztuko dute zenbait lekutan, eta ordutegiak mugatuko dituzte.

Bilboko Zorrozgoiti zahar etxeko egoiliar bat, atzo. ©MIGUEL TOÑA / EFE

Etsipena, beldurra eta nekea zahar etxeetan

Aloña Beraza Peña

Zahar etxeetako kutsatzeek gorakada nabarmena izan dute azken asteetan, eta langileak beldur dira ez ote diren itzuliko gaitzaren lehenengo olatuko egoerara. Egoiliarren artean ere kezka da nagusi.

Salvador Illa Espainiako Osasun ministroa, atzoko agerraldian. ©CHEMA MOYA / EFE

Jaurlaritzak osasun larrialdia ezarriko du astelehenetik aurrera

Irati Urdalleta Lete - Olatz Esteban Ezkati

Tapia eta Murga sailburuek gaurko agerraldian emango dituzte xehetasunak. Madrilek hartu ditu lehen neurriak, egoera epidemiologikoak okerrera egin duela eta: tabernek 01:00ean itxi beharko dute, eta gauerditik aurrera ezingo da bezero gehiagorik sartu. Kalean erretzea ere debekatuta egongo da, bi metroko tartea bermatu ezin bada.

 ©ARITZ LOIOLA / FOKU

«Martxoko egun zailenetan PCRak orain bezala eginda, 6.000 kasu izango genituen»

Maite Asensio Lozano

Pandemiaren jarraipena egiten ari den lantaldeari esker COVID-19aren transmisioa moteldu egin dela uste du Ignacio Garitano epidemiologoak. Bigarren olatua iritsi dela berretsi du, baina orain askoz positibo gehiago detektatzen direla nabarmendu du.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

BERRIAlagunei esker eskaintzen dugu balioz osatutako informazioa. Egizu ekarpena gure eginkizunarekin segi dezagun.

Izan zaitez BERRIAlaguna