UPN prest dago PSOErekin «itunen bidea jorratzeko»

2019ko ekainaren 6a
00:00
Entzun
UPNko buru Javier Esparzak esan du prest dagoela PSOErekin «itunen bidea jorratzeko». Horren helburua litzateke independentistei «gobernuen giltza» kentzea «Nafarroan eta Espainian».

Esparzak ez du zehaztu nahi izan Pedro Sanchezen inbestidura sustatzeko prest ote dagoen Nafarroan sozialisten babesa lortzearen truke, edo Sanchezi presidentetzarako bidea erraztuko lioketen abstentzio baten bidez; esan du aztertukodutela zer aukera dauden.

Bi diputatu ditu UPNk Espainiako Kongresuan. Haien babesarekin, eta Unidas Podemos, EAJ, Compromis, PRC eta CCrena lortuz gero, Sanchezek 177 boto lortuko lituzke 176koa da gehiengo osoaren langa eta ez luke independentisten sostengurik beharko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.