Albistea entzun

LARREPETIT

Aktibi...zer?

Mikele Landa -

2018ko apirilak 19

Data historikoak oroitzen ez naiz bereziki ona, gehienetan zenbakiak gora eta behera aritzen naiz urteak puztu edo uzten. Jaio nintzen urtean gertatutako gauzekin izan ezik. Gertakari baten alboan 1995 ikusiz gero, atoan lotura pertsonala sentitzen dut harekin. Badakit ausa kontua baino ez dela, baina berehala hasten naiz gertaera historikoaren eta nire bizitzaren arteko konparaketak egiten. Zenbat zahartu da bata? Eta zenbat bestea? Horregatik gomutan dut lehengo egunean irakurritako artikulu batek zioela Slacktibismoa terminoa orduan erabili zela lehenengoz. Nik beste urte dauzkala jakitean gogoan iltzatuta geratu zitzaidan. Oraindik gazte sentitzen naizen arren, berba nire alboan txupetearekin irudikatzen nuelako, konbentzituta bainengoen gaur egungo giroak erditua izan behar zuela.

Fred Clark eta Dwight Ozard soziologoek Ilinoisko Cornestone Festibalean erabili zuten lehen aldiz. Gazteriaren pasibotasunari eta mundua eraldatzeko tresnei buruz berbetan ari zirela. Alferra esan nahi duen ingelesezko slacker esamoldea eta aktibismoa batu zituzten hitz berria osatzeko. Esfortzu, indar eta ahalegin gutxi eskatzen duen ekintzailetasunari egiten dio erreferentzia slacktibismoak, beraz. Atxikimendu pertsonal mota horrek gizartea eraldatzeko ahalmen praktiko urria izan ohi du. Ekintzailearengan gauzatuz eragin handiena, honek ia esfortzurik egin gabe kausa baten alde zerbait egin duen sentipena eskuratzen duelako. Gakoak norbanakoaren kontzientzia lasaitzean datza.

Supermerkatuan erosketak egitean bi produkturen artean zalantzan egon eta begizta larrosa edukiontzian duena aukeratzen amaitzen duena da slacktibista esate baterako; kontsumitu nahi duen produktua erosteaz gain, bide batez, kausa baten alde egitearen sentsazioa bereganatzen duelako. Esnea edo gailetak bezala kontzientzia garbia ere erosi daitekeelako supermerkatuan.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu euskarazko kazetaritza independente eta kalitatezkoa egiten segitzeko.