LARREPETIT

Handia

Iñigo Aranbarri -

2017ko urriak 29

Katalanez gain, zortzi hizkuntzatan eman zuen urriaren 2ko azala, digitalean, Ara egunkariak. Auzoko handietan ez ezik, txikietan ere argitaratu zuen, tartean euskaraz: «Lotsa eta duintasuna». Bistan da, dena ez da eman ta zabal zazu; hartzailearekiko jarrerera itxuraz sinboliko horrekin gorririk erakusten du bere burua igorleak. Esan gabe doa: badakitelako zer den egunero hizkuntza gutxitu batean aritzea (eta makala aldea 10 milioi hiztun izanda!) erakutsi dute sentsibilitate hori.

Ostegunean, hedabide publikoetako langileak izan dira, TV3, Catalunya Radio eta Agencia Catalana de Noticiasekoak, Espainiako gobernuaren esku-hartzearen kontrako manifestua zazpi hizkuntzatan eman dutenak. Euskaraz ere bai, duda ala?

Egun bereetan, Handia filmaren publizitatea Euskadi Irratian. Ahotsak sei kazetatako kritikariek esandakoak ematen ditu, bakarra jatorriz euskarazkoa, egunkari honetakoa hain zuzen. Azken tokian, bakar-bakarrean, baina hortxe. Espainolezkoan ere, Radio Euskadin, alegia, sei dira promoziorako erabiltzen dituzten aipuak. El Correo-n agertutako kritika txatalak ordezkatu du euskarazkoa. Bestenaz, berak dira.

Egoitzen, entzule profilen eta probintzialismoen borrokan sartzeke, deigarria da, eta ezin argiagoa, berriz ere, ikustea zer garen erdaraz gain euskaraz ere bizi garenok etxekonentzat. Zakurraren putza don da gure aldean.

Kontua da baten batek erabaki duela beharbada euskarazko iritziak ez duela gaztelerazko beste seien maila. Edo agian jakinki itzulpenekin zer lardaskeria gertatzen diren, ordezkatzea ebatzi duela ezin delako gutxieneko bermez eman espainieraz Angel Aldarondoren esaldia: «Poesia bisuala».

Katalanezko hedabideek bezalaxe, gorririk erakusten du jokabide honek ere igorlearen neurria. Txikia egunero bizi da handiekin. Handi honek, bere motzean, ez du filma ere ikusi: ez du ez txikirik ez beste handirik behar bizitzeko.

Goizeko buletina

BERRIAren papereko edizioaren gai nagusiak biltzen ditu egunero (astelehenetan salbu). Goizean goiz iristen da zure posta elektronikora.

Albiste gehiago

PCR probak, Gurutzetako ospitalean. ©Luis Jauregialtzo, FOKU

Gutxitu egin dira egun bakarrean atzemandako kasuak

Uxue Rey Gorraiz

Beste 519 positibo detektatu dituzte Bizkaian, Gipuzkoan eta Araban. 36 gaixo ospitaleratu dituzte azken egunean, bezperan baino 13 gutxiago.

Bainako Oihana ikastolako eta Estitxu Robles kolegioko ikasleak ©Gillaume Fauveau

Ziburuko eskolan agerraldi bat atzeman dute

Oihana Teyseyre Koskarat

Eskualdeko Osasun Agentziak agerralditzat jo du Aristide Briand eskolako kasuen agertzea. Zazpi haur kutsatu dira, gutxienez.

Mekanikari bat lanean, iragan apirileko irudi batean. ©Jon Urbe / FOKU

Ekonomia %19,5 jaitsi da bigarren hiruhilekoan, aurreikusi baino pixka bat gutxiago

Imanol Magro Eizmendi

Langabezia datuetan ere arindu egin dira uztailean eginiko aurreikuspenak: %17,2 izan zen tasa

 ©Raul Bogajo / Foku

Ziurtasunik ez ikasle pisuetan

Maria Ortega Zubiate

Ikasle pisuen egoerari buruzko kanpaina bat jarri du abian Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak. Ziurgabetasunaren aurrean, klausulak eta halakoak jartzen hasi dira.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna