Udal eta foru hauteskundeak. Gipuzkoa

Equoren osaerarekin kexak Lizartzan

2019ko maiatzaren 21a
00:00
Entzun
Lizartzan (Gipuzkoa), bi udal hautagaitza aurkeztu dira igandeko hauteskundeetarako: EH Bildu eta, lehen aldiz, Equo. Independente modura doaz Equoren taldeko zazpi kideak; lehen hirurak Lizartzako bizilagunak dira, eta besteak, Bizkaikoak. HerrikoEH Bilduren iturriek BERRIAri azaldu diotenez, hainbat herritarrek ez dute modu onean hartu Equok taldea horrela osatu izana, eta, 2003an eta 2007an izandako esperientziengatik, ez dituzte gustuko «kanpoko esku hartzeak». Lizartzako EH Bilduk «lasaitasunerako» mezua eman die herritarrei, eta esan du kanpaina herrian zentratu nahi duela.

Ezker abertzalea legez kanporatua zegoen garaian, 2003an, Joseba Egibar (EAJ-EA) aukeratu zuten alkate, eta 2007an, Regina Otaola PPko kidea. 2011n, Bildukoa: Aitor Agirre; eta 2015ean, EH Bildukoa: Leire Gordo. 2003 aurretik, beti HBko edo EHko hautagai bat izan zen alkate, 1979an salbu —talde independente bat soilik aurkeztu zen—. 1991n eta 1995ean ere izan zen zerrenda independente bat, EAren eta EAJren ingurukoek osatua. EH Bilduko iturriek Equoren taldekoei egotzi diete «interes pertsonala» izatea. Zerrendako kide bat EH Bilduko zinegotzia izan da legealdian.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.