Sexu indarkeriaren biktimentzako zentroak irekiko dituzte
Irene Montero Espainiako Gobernuko Berdintasun ministroa Euskal Herrian izan zen atzo, bisita ofizialean. Goizean, Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakariarekin batzartu zen Gasteizen, eta eguerdian, berriz, Beatriz Artolazabal Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketarako sailburuarekin eta Izaskun Landaida Emakundeko zuzendariarekin, Bilbon. Bilera horretan, sexu indarkeriaren biktimentzako arreta integraleko zentroak izan zituzten hizpide. Krisi zentroak izenez ezagutzen dira gune horiek, eta, jakinarazi zutenez, 2023. urterako Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan zentro bana zabalduko dute. Europako funtsekin finantzatuko dira, eta hiru lurraldeetako foru aldundien esku egongo da haien kudeaketa. Horiek martxan jartzeko, erakundeen arteko lantalde berezi bat sortuko dute.
Gasteizko markesinak
Bestalde, Monterok hizpide izan zuen elkarte ultra katoliko batek Gasteizko markesinetan abortuaren aurka jarritako publizitatea. Abortatzera doazen emakumeen aurkako «jazarpentzat» eta «erasotzat» jo zuen. Hala, gisa horretako mezuak «ez normalizatzeko» deia egin zuen.
Gaiak
Astekaria
Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.