Albistea entzun

Udal eta foru hauteskundeak. Gipuzkoa

EAJk tonua gogortu du EH Bilduren aurka, eta «kopia txarra» deitu dio

Donostian egindako mitinean, EAJk EH Bildurengandik bereizi nahi izan du: «Ez gara berdinak»
Eider Mendoza EAJren Gipuzkoako ahaldungai nagusia, atzo, esku batean EH Bilduren programa zuela, eta, bestean, EAJrena.
Eider Mendoza EAJren Gipuzkoako ahaldungai nagusia, atzo, esku batean EH Bilduren programa zuela, eta, bestean, EAJrena. BERRIA Tamaina handiagoan ikusi

Mikel Elkoroberezibar Beloki -

2023ko maiatzak 25 - Donostia

Inkesta gehienen arabera, EAJren eta EH Bilduren arteko lehia estua izango da Gipuzkoan igandeko udal eta foru hauteskundeetan. Horren jakitun daude jeltzaleak, eta garrantzia ematen ari dira Eider Mendoza Gipuzkoako ahaldungai nagusiaren eta Eneko Goia Donostiako alkategaiaren kanpainei, besteak beste. Horren erakusle bat da Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakaria behin baino gehiagotan izan dela Gipuzkoako ekitaldietan. Izan zen Eibarren, izan zen Tolosan eta, atzo, Donostiako Bulebarrean egindako ekitaldian izan zen, Mendozarekin, Goiarekin eta EAJren EBBko presidente Andoni Ortuzarrekin.

Lehia horren beste erakusle bat tonua da. Bulebarreko kioskoaren ondoan eserita zeuden dozenaka jarraitzaileri mintzatu zitzaizkien lau jeltzaleak, baina haien hitzaldietan EH Bilduri buruz jardun zuten bereziki. Tonua gogortu zuten hautagai jeltzaleek koalizio abertzalearen aurka. «Hauteskundeetan erabaki behar dugu kopia txarrarekin geratu edo aurrera egin. Bilduren zehaztasun falta edo EAJren bermea», esan zuen Mendozak txalo artean.

Gipuzkoako ahaldungai nagusiak EH Bilduko hautagaiei leporatu zien ez dutela «edukiez eztabaidatu nahi», eta koalizioarengandik bereizi nahi izan zuen: «Ez engainatu! Ez gara berdinak! Ez dugu proiektu bera gure herriarentzat! Gure irudia desitxuratzen dute, dena gaizki egin dugula esateko. Baina nork eraiki du herri hau? Nork defendatu ditu gure erakundeak eta eskubideak? Nork inbertitzen du osasunean inork baino gehiago?». Mitinaren esparruaren kanpoaldean 87 egun greban daramatzaten Osakidetzako garbitzaile azpikontratatuetako batzuk egon ziren protesta egiten, eta buruarekin eta eskuarekin ezezko keinua egin zuten Mendozaren galdera entzutean. Geroako Kaltetuak plataformako hainbat kide ere egon ziren Bulebarrean, euren dirua berreskuratu nahi dutela adierazteko.

Eusko Jaurlaritzako lehendakariak ere, hitza hartu zuenean, EH Bildu izan zuen hizpide. Haren ustez bi indarren artean dauden desberdintasunak nabarmendu zituen: «Pankarta baten atzean egotea, egunero dena gaizki egiten dela esatea, kontraboterearen bandera etengabe astintzea askoz ere errazagoa da. Hemen agindutakoa betetzen saiatzen dena eta ongizatea bermatzen duena EAJ da».

Urkullu botoa erabaki gabe duten horiei mintzatu zitzaien, eta «konfiantza berresteko» eskatu zien. Azaldu zuen botorik ez emateak EH Bilduri egiten diola mesede.

Antzeko mezua zabaldu nahi izan zuen Goiak: «EH Bilduk eta abstentzioak koalizioa osatzen dute». Koalizio abertzaleari «giroa gaiztotu» izana egotzi zion Donostiako alkategaiak, eta esan zuen «harro egoteko moduko hiria» dela Donostia; «[Espainiako] Estatu osoan errenta maila handiena eta langabezia apalena» dituena.

Ortuzar izan zen EH Bilduz gutxien hitz egin zuena; Donostiarako proposamenei buruz jardun zen bereziki. Hala ere, hitzaldiaren amaieran, bere kideen tonua hartu zuen: «EAJ ala Bildu. Obrak ala pankartak. Bai ala ez».

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Eneko Andueza eta Andoni Ortuzar, artxiboko irudian ©Luis Tejido/ Efe

EAJk eta PSEk «instituzioen gobernabidea» bermatzeko akordioa itxi dute

Edurne Begiristain

Bi alderdiek jakinarazi dute itunarekin koalizio gobernuak eratzen lagunduko dutela foru aldundi eta udal guztietan.
 

Egunkaria itxi eta 20 urtera

Epailea eta epaitua, mahaiaren alde berean

Mikel Elkoroberezibar Beloki

Gizarte mugimendu ugarik antolatuta, ekitaldi bat egin dute Madrilen, ‘Egunkaria’-ren itxiera oroitzeko. ‘Egunkaria’-ko zuzendari ohi Martxelo Otamendirekin solasean aritu da Javier Gomez Bermudez, ‘Egunkaria’-ko auzipetuak absolbitu zituen epaimahaiko burua. Nabarmendu du ‘Egunkaria’-ren itxiera «bidegabea eta legez kanpokoa» izan zela.

Alzorriz eta Txibite, atzo. ©Jesus Diges / EFE

PSN prest dago Koldo Martinez babesteko Iruñeko alkatetzarako

Jon O. Urain

Ramon Alzorrizek esan du «prest» daudela «eskuinaren gobernu bat eragozteko».

Borja Corominas, Carlos Iturgaitz, Mikel Lezama eta Muriel Larrea PPko buruak, artxiboko irudian ©Javier Etxezarreta/ Efe

PPk esan du gobernuan sartzea «marra gorria» dela Eider Mendoza babesteko

Berria

Mikel Lezama PPren hautagaiak EAJri eta PSE-EEri ohartarazi die PP ez dela «makurtuko», eta botoak ez direla «doan» izango.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu euskarazko kazetaritza independente eta kalitatezkoa egiten segitzeko.