Albistea entzun

Espainiako Gorteetarako hauteskundeak. BOZ GORA

Lehentasuna

Enekoitz Esnaola -

2019ko azaroak 5

Espainiako Erresumako lurralde politikaz —erran nahi baita, lurralde auziaz— PSOEk lehen ere ez zeukan sinesgarritasunik —badirudi Loiolakoa ameskeria izan zitekeela—, baina aurreko astean gertatu zena esperpentikoa izan zen: boz kanpaina hasi bezperan, PSOEren gobernu programan ez zetorren ezer berak 2017an onartutako estatuaren nazio aniztasunaz, eta ez zetorren deus berak 2013an konstituzioaren erreforma federalaren proposamenaz ebatzitakoaz; PSC kexatu egin zitzaion, eta Pedro Sanchezek azkenean sartu ditu bi asmo horiek, esanez kanpaina bezperako dokumentua zirriborro bat zela. Ikusten da PSOEk zer garrantzia ematen dien nazio aniztasunari eta federalismoari: estatua krisi betean dela, supituki erabaki du halako auzi garrantzitsu bat gobernu programan sartu ala ez, eta, kanpaina hastear zela, PSOEren hautagaitzan PSC bezalako egitura batek ez zekien ea nagusiak programan sartuko zituen bi asmoak.

Sanchezek Moncloan jarraitu ahal izateko euskal eta katalan diputatu subiranisten abstentzio baldintzatua edo babesa beharko balitu ere, ez dirudi PSOErekin inolako zereginik dagoenik nazio aitortzari eta eskubideei begira. «Autodeterminazioa» da Llotja de Marreko adierazpeneko aurreneko puntua; hor datza subiranisten ipar edo hodeiertz nazional eta politiko askea, baina, gaur-gaurkoz, katalanek eginkizun dute, 2017ko urriaren 1ean oinarrituta, proces-a berreraikitzea, eta euskaldunek, prozesu baten hasiera hezurmamitzea. Bitartean, Llotja de Marreko adierazpenean lehentasuna hirugarren puntuak luke: «Preso politikoen askatasuna eta eta erbesteratuen itzulera».Autonomia zulatu bat kudeatzeaz gain, Madrilen jokalekua, egotekotan, kartzela frontean dago. Katalanek beste bateratasun bat daukate hor ere.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Rodolfo Martin Villa: Forum Europako hitzartzea

Martin Villak aitortu du Martxoaren 3ko hilketen «erantzule politiko eta penala» izan litekeela

Jon O. Urain

Ministro ohiak ukatu du Espainiako trantsizioaren testuinguruan gertatutako hilketak plan baten parte izan zirela, eta memoria legeen aurka agertu da.

'“Bi arnas”: itxi gabeko zauria ama baten ahotsean' dokumentalaren trailerra

Dirua biltzeko kanpaina bat abiatu dute 'Bi Arnas' dokumentala osatzeko

Berria

Bi Arnas torturari buruzko dokumental bat da, eta Iratxe Sorzabal euskal preso torturatua eta haren ama Maria Nieves Diaz dira protagonistak. Gutxienez 7.000 euro bildu nahi dituzte.

Javier Esparza izango da hirugarren aldiz eskuinaren lehendakarigai hurrengo foru bozetan. ©BERRIA

Esparza berriro izanen da hautagai foru hauteskundeetan

Joxerra Senar

Kontseilu Politikoko kideen %91ko babesarekin, aise irabazi dio lehia Juan Miguel Rubio beste hautagaiari, eta foru hauteskundeetan eskuinaren zerrendaburu izango da berriz ere

EH Baiko bozeramaileek egindako agerraldia, atzo, Baionan. ©GUILLAUME FAUVEAU

EH Bai Frantziako Legebiltzarreko bozetara aurkeztuko da

Oihana Teyseyre Koskarat

Iparraldeko barruti guztietan izanen dituzte hautagaiak. Gogoeta prozesu bat abiatu dute

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu euskarazko kazetaritza independente eta kalitatezkoa egiten segitzeko.