Noiz sortua: 2018-03-02 00:30:00

Katalunia. Inbestidura

Aurrekariak ikusita, Jordi Sanchezek zail izango du presidentegai izatea

Llarena epaileak Parlamentura joatea debekatu izan dio. «Kausa judizialetatik libre» dagoen hautagai bat exijitzen du Madrilek
Jordi Sanchez.
Jordi Sanchez. JAUME SELLART / EFE

Igor Susaeta -

2018ko martxoak 2

Jordi Sanchez da JxC Junts Per Catalunyak eta ERCk Generalitatetako presidentetzarako proposatutako hautagai berria. Baina JxCko zerrendako bigarrena, ANC Biltzar Nazional Katalaneko presidente ohia, matxinada egotzita behin-behineko kartzelaldian dago Soto del Realen (Espainia) dago joan den urriaren 16tik, eta, aurrekariak kontuan hartuta, ez dirudi Pablo Llarena Auzitegi Goreneko epaileak inbestidura saiora joaten utziko dionik. Sanchezek eskatu zion baimena parlamentuaren osaketa saiora joateko, joan den urtarrilaren 16an, baina Llarenak ukatu egin zion. Gauza bera egin zuen magistratuak, Puigdemonten inbestidura saiorako baimena eskatu zionean, urtarrilaren 30ean. Erabaki horiek azaltzeko argitaratutako autoetan epaileak dionez, Sanchezi parlamentura joaten uzteak «mobilizazioa biolentoak» eragin ditzake kalean. Uste du hark independentisten artean duen «lidergoak» ekar ditzakeela «elkarbizitzaren lege esparruaren aurkakoak» diren mobilizazioak inbestidura egunean. Oriol Junqueras kartzelatutako ERCko liderrari bezala, botoa delegatzeko aukera ematen dio.

Ikusteko dago, gainera, Espainiako Gobernuak baimenduko ote duen hautagaitza proposamena. Izan ere, «kausa judizialetatik libre» dagoen hautagai bat exijitzen ari da Madril. Sanchez auzipetuta dago, eta, Espainiako komunikabideek iturri judizialak aipatuz kaleratutakoaren arabera, gainera, inhabilitatua izateko arriskuan dago.

Urte eta erdiko instrukzioa

Kataluniako prozesu subiranistaren harira matxinada egotzita hainbat politikariren eta ekintzaileren kontra irekitako kausa judiziala «konplexua» dela iritzita, Gorenak erabaki du auziaren instrukzio epea urte eta erdiz luzatzea, gehienez. Llarenak argudiatu du pertsona asko daudela auzipetuta eta oraindik diligentziak dituela egiteko.

Bestalde, PSCk helegite bat jarri zuen Auzitegi Konstituzionalean, Kataluniako presidentetzarako beste hautagai bat aukeratzeko bi hilabeteko epeak korritzen hasi beharra daukala eskatuz —Parlamentuko abokatuek kontrakoa deliberatu zuten—. Konstituzionalak tramiterako onartu du. Ciutadansek Roger Torrent Parlamentuko presidentearen kontrako helegitea jarri du Konstituzionalean, iruditzen zaiolako ez diola Mahaiari kontsultatu CUPek ebazpen proposamen bati jarritako ebazpenen inguruan.

Goizeko buletina

BERRIAren papereko edizioaren gai nagusiak biltzen ditu egunero (astelehenetan salbu). Goizean goiz iristen da zure posta elektronikora.

Albiste gehiago

Ekainaren 5ean eguneratua. ©BERRIA

Koronabirusaren azken datuak

Berria

Azkeneko 24 orduetan hiru lagun hil dira COVID-19 gaitzaren eraginez. Hamalau positibo atzeman dituzte PCR probekin, eta ez dute gaixorik ospitaleratu. Euskal Herrian 29.723 gaixok eman dute positibo guztira, koronabirusa atzemateko probaren bat eginda. Horietatik 2.089 hil dira. Grafikoak, albiste barruan.

Ertzaintzaren kontrol bat, Kantabriako (Espainia) mugan. ©Aritz Loiola / Foku

Beste hiru pertsona hil dira COVID-19ak jota

Berria

Hamalau pertsonak eman dute positibo Hego Euskal Herrian PCR proban. Ez dute inor ospitaleratu, eta pertsona bat atera dute zainketa intentsiboen unitatetik.

Herritarrak paseoan, Donostiako Ondarreta hondartzaren ondoan. ©JON URBE / FOKU

Hirugarren fasera igaroko da Hego Euskal Herri guztia

Ainhoa Larretxea Agirre

Hirugarren fasetik aitzinera, autonomia erkidegoetako lehendakariek izango dute erabakiak hartzeko eskumena. Alarma egoera bukatu arte, etenda egongo dira Nafarroaren eta EAEren arteko joan-etorriak. Nafarroan elkarte gastronomikoak irekiko dituzte, baina tabernetako barrek itxita jarraituko dute. Jaurlaritzak bihar emango ditu hirugarren faseari buruzko azalpenak.

Arroabeko haur eskola, artxiboko irudi batean ©urola kostako hitza

Partzuergoko haur eskolak ekainaren 22an irekiko dituztela jakinarazi diete sindikatuei

Irati Urdalleta Lete

LABek plantorako deia egingo du, «prebentzio plan egokia» adostu ezean.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

BERRIAlagunei esker eskaintzen dugu balioz osatutako informazioa. Egizu ekarpena gure eginkizunarekin segi dezagun.

Izan zaitez BERRIAlaguna