Albistea entzun

Brasilgo Munduko Kopa. 'O TEMPLO DO FUTEBOL'

Anaiak

Bertol Arrieta -

2014ko ekainak 22

Besarkada bat eman zidan Aldok. -Hi ezagutu hindudanean, segituan jakin nian: hau gutariko bat duk! Eta asmatu! -esan zidan hunkituta-. Badiat beste anaia bat hemendik aurrera! -topa egin genuen garagardo botilatxoekin-. Nire aita ere atezaina izan zuan, nire amona gure auzoko onena, amonaren aita mito bat bere herriko taldean... Odolean eramaten duk eta begi-tartean nabaritzen! -tragoa edan zuen-. Atezain guztiak gaituk anaiak! Begira ezak Bravok zeini eskaini dion espainiarren aurkako garaipena: Rojas maltzurrari, inoiz Txilen gertatu den eskandalurik handienaren protagonistari! Pentsa ezak, bizitza osorako zigortu ziaten jokatu gabe. Ez al hekien? Bere burua zauritu aizto txiki batekin, eta harmailetako zaleak izan zirela esan! Non eta Maracanan! Baina harrapatu egin ziaten! Zeinek barkatuko dizkik halakoak, anaia batek ez bada?

Europako txapelketa hura irabazi zutenean Palop atezain espainiarrak ere Arconada gogoan izan zuela kontatu nion. Zenbat aldiz gogoratuko zen atezain donostiarra, Platinik partida hartan beso azpitik sartu zion bala ustel harekin?

-Egunero- erantzun zidan Aldok.

-Omenaldi dotorea egin zioan Palopek, bere elastikoarekin igota garaikurra jasotzera.

-Esan ez diat, bada! Familia handi bat gaituk, eta gutako bati ezbeharren bat gertatzen zaionean, sufritu egiten diagu! Berdin ziok zer taldetakoa den! Zer egin zian Mourinhok? Casillas kendu, Adan jarri, Adan kendu, Diego Lopez jarri! Ordutik ez dik burua altxatu Casillas gizajoak! Atezainak funanbulistak gaituk! Bi etxe orratz 26. solairuan elkartzen dituen soka baten gainean dabilenari ezin diok ezta putzik ere egin! Artistak gaituk, zentzurik onenean, ez saskibaloi jokalariak bezala! Uztai batean baloia sartzen! Zer kirol klase duk hori? Zirkoa bai galanta! Hi ados egongo haiz, hermano: atezainik gabe jokatzen dena ez duk taxuzko kirola...

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

 ©UNAI ZABALETA

«Eibarrekin Lehen Mailara igotzea baino ez daukat buruan»

Iñaki Berastegi

Etxean bikain abiatu du sasoia Eibarrek, baina etxetik kanpo, nahi eta ezin. Arbillaren ustez, partida guztiak irabazteko «gosea» izan behar du taldeak igoeragatik borrokatzeko.
Realeko Franssi eta Betiseko Leles, lehian, atzo Zubietan jokatutako norgehiagokan. ©ANDONI CANELLADA / FOKU

Merezi izatea ez da nahikoa izan

Ainara Arratibel Gascon

Realak puntu batekin konformatu behar izan du Betisen aurka. Nagusi izan da, baina gola sartu diote bi jokaldi soltetan, lehen zatiaren bukaeran eta bigarrenaren hasieran

Annemiek van Vleuten, podiumean, ortzadar maillota soinean, eta urrezko domina kolkoan. ©DEAN LEWINS / EFE

Lesioak ere ez du urrundu ortzadarretik

Beñat Mujika Telleria

Annemiek van Vleuten da munduko txapeldun berria. Giroaren, Tourraren eta Vueltaren ondoren, pokerra lortu du Herbehereetakoak
Nerea Arruti, garaipena ospatzen. ©Idoia Zabaleta / FOKU

Nerea Arrutik eta Andoni Iruretagoienak irabazi dute Euskal Pentatloia

Edu Lartzanguren

Iruretagoiena bigarren urtez nagusitu da. Iazko irabazle Karmele Gisasola bigarren geratu da.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...