enekoitz telleria sarriegi
Herrira-ren kontrako polizia operazioa. Analisia

Abisuak

2013ko urriaren 1a
00:00
Entzun
Balio beza gauzak argi uzteko. Garai berririk ez dela izan eta izango adierazteko. Garai zaharretako errezetek balio dutela denerako. Ordurako eta oraingo. Estrasburgoko epaiarentzat berdin eta urriko makroepaiketetarako berdinago. Berdin desarmatzeentzat, berdin 'amets' subiranistentzat. Errezeta zaharrak garai berririk ikusi ez eta ikusi nahi ez dutenentzat.

Abisua. Estrasburgoko epaiaren zain daudenentzat haiei berdin zaiela, sortuko direla espetxeak husten hasteko aukerak ate batetik, baina jarraituko dutela haiek espetxeak betetzen bestetik. Eta horretan lanean ari diren mugimendu sozialentzat, zaku berean doazela denak, izan giza eskubide guztiak defendatzen dituztenak, izan indarkeria gaitzesten dutenak, izan euren jardunean bizikidetza sustatzen dutenak. Eta iheslarientzat, oztopoak oztopo, ekindako bideari jarraitzearen alde agertu diren horientzat.

Abisua. Garai ez berri horietan politika egin nahi dutenentzat. Haien aurkako jazarpen erabatekoa eta haien jarduna kriminalizatzeko saiakera etenik gabekoa izango dela. Ez dagoenez garai berririk Jaularitzan, akordioak eta bostekoak aspaldiko berberek eta berberentzat egin eta eman dituztela. Errezeta berberek balio dutela. Ez kezkatzeko, «zoru etikoan» ez dela «komarik» mugituko.

Abisua. Ustez Rajoyrekin «interlokuzioa» irekita duten eta «irmoki» espetxe politika aldatzeko eskatu dienentzat. Interlokuzio horren benetako balioaz.

Abisua. Euren burua nazioartearen aurrean horrela erretratatzeko prest badaude, ongi egindako zerbaiten zantzuak badaudela argi izan behar dutenentzat.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.