mikel p ansa
18. Korrika. Hirugarren eguna

Mundua ttipi-ttapa doa

2013ko martxoaren 17a
00:00
Entzun
Ezin Euskal Herrian, baina orain bizi diren lekuan korrika egingo dute. Mundua ttipi-ttapa jarri dute euskaldunek asteburu honetan. Bartzelonan, Madrilen, Lisboan, Okzitaniako Tolosan... egin zituzten euskararen aldeko korrika saioak atzo. Baita Ameriketan ere: Txileko Santiagon, Uruguaiko Montevideon, AEBetako New Yorken —Boisen martxoaren 9an egin zuten—. Eta baita munduko beste aldean ere, Sidneyn, Australian. Buenos Airesen, berriz, Korrika Kulturala egin zuten atzo.

Hiriburu horietako euskal etxeek antolatzen dituzte, urtero, Korrikak; azken urteetan, Etxepare Euskal Institutuak lagundu eta sustatuta sortu dira zenbait. Eta gero eta gehiago luzatzen da ttipi-ttapa korrika egiten duten munduko herrialdeen zerrenda,

Ez dira denak asteburu honetan izango. Heldu den larunbatean jarri dituzte zitak Berlinen, Londresen eta Genevan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.