PSE-EEren bozetan Mendiarekin lehiatu nahi zuen hautagaiak atzera egin du
BILBO. PSE-EEren primarioetan bere burua aurkeztu behar zuen IS Ezker Sozialista ildoko hautagaiak, Santi Reyesek, atzera egin du, eta, beraz, ez da Idoia Mendiarekin lehian arituko PSE-EEren lehendakarigaia izateko. ISkoak kritikoak dira PSE-EEren ildo ofizialarekin, eta uste dute ez dela egokia EAJrekin itun globalak egitea, baina, «banaketa» saihesteko, nahiago izan dute hautagaitzarik ez aurkeztu.
Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu