Justizia errestauratiboaren alde egin du Artolazabalek

Biktimek eta espetxe ereduak ez dutela zertan antagonikoak izan adierazi du Eusko Legebiltzarrean

2021eko maiatzaren 15a
00:00
Entzun
GASTEIZ. Espetxe eskumenaren eskualdatzea izan zuten mintzagai atzo Eusko Legebiltzarrean, osoko bilkuran. Elkarrekin Podemos-IUk eta PP+C's-ek ereduari buruzko informazioa eskatu diote Beatriz Artolazabali, Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuari, eta hark adierazi du presoak gizarteratzea izango dela ereduaren helburua.

Alderdien galderei erantzunez, ereduaren hainbat zertzelada eman ditu Artolazabalek. «Orain, lan handia egin beharko dugu hilabeteetan, eta pertsona zentraturiko eredu propio bat moldatu, delituren bat egin eta askatasuna kendu dietenen gizarteratzea lortu nahi nahian». Esan du berriro delituren bat egiten dutenen ehunekoa apaltzea dela helburua, eta, horretarako, pertsona bakoitzarekin lan egingo dutela, «integratzeko aukerak ematen saiatzeko».

Biktimengan ere pentsatzen dutela ziurtatu du Artolazabalek: «Biktimak dira eta izango dira gure bizikidetza eta giza eskubideen politikaren erdigunea, biktimekiko zorra kitatzeko asko falta da oraindik». Baina ohar bat egin du: «Biktimak eta espetxe politika ez dira antagonikoak, eta ez daude aurrez aurre». Beraz, bide errestauratiboaren aldeko apustua berretsi du. «Ez da ulertzen presoen eskubideak babestea biktimentzako bidegabekeria denik».

Miren Gorrotxategi Elkarrekin Podemos-IUko legebiltzarkideak begi onez ikusi du aurkeztutako oinarrizko lerro estrategikoa, «ikuspegi errestauratibo eta gizarteratzaileaz eta pertsonen duintasunaz hitz egiten delako».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.